Bigarren aldiz, hiru eguneko Dantza Batailoia antolatu dute astebururako
Emanaldiak eta eskolak izango dira; eskolak doan emango dituzte, borondatearen truke, bi proiektu laguntzeko Bigarren urtez, Dantza Batailoia egingo dute herrian. Asteburuan izango da, bihar hasi eta igandera arte. Egitaraua beheko koadroan ikus daitek...
Emanaldiak eta eskolak izango dira; eskolak doan emango dituzte, borondatearen truke, bi proiektu laguntzeko
Bigarren urtez, Dantza Batailoia egingo dute herrian. Asteburuan izango da, bihar hasi eta igandera arte. Egitaraua beheko koadroan ikus daiteke. Eskoletan, honakoak irakatsiko dituzte: klaketa, tangoa, euskal dantzak, flamenkoa, garaikidea, jazz, funky, ahots teknikak, break dance, antzerkia, akrobaziak…
Doan izango dira guztiak, baina borondatea eman ahal izango da. Jasotako diru hori Saltando Charcos eta Shakti proiektuentzako izango da. Bazkaria ere izango da bi egunetan, begetarianoa.
EGITARAUA
Bihar, ostirala
- 20:00etan. Kabareta, plazan.
Etzi, larunbata
- 10:00etan. Dantza eskolak, Iturriozko Dorretxean.
- 11:00etan. Umeentzako break dance eta graffiti tailerrak, Iturriozko frontoian.
- 20:00etan. Hip hop eta break dance kontzertua: La otra escuela.
Etzidamu, igandea
- 10:00etan. Dantza eskolak, Iturriozko Dorretxean.
- 11:00etan. Umeentzako break dance eta graffiti tailerrak, Iturriozko frontoian.
- 16:30etan. Hitzaldia: Centros de menores, Saltando Charcos kolektiboaren eskutik.
