Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gerturatu nahi duenarentzat, zabalik

Altzibarko Gaztelekua 17. urteurrenera heldu da. Bertako kideek etzi ospatuko dute data berezia, egun guztiko jaiarekin. Bizilagunei zein herritarrei agertzeko deia egin diete, bai etzi, eta baita aurrerantzean ere. Hamazazpi urte daramatza Altzibarko Gaztelekuak zabalik. Hasieran, gazte batzuek hartu zuten lokala, eta hainbat ekintza egiten hasi ziren, hasieran auzokoentzat, eta gero herritarrentzat zein kanpotarrentzat. Pixkanaka. Urte hauetan guztietan hasierako filosofiarekin jarraitu eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte: Altzibarko jaietan txosna urtero; kontzertuak Gaztelekuan bertan eta kanpoaldean; truk txapelketak; reggae festak; gitarra eskolak… Orain ere musika sortzeko Nuendo programa nola erabili ikasten ari dira. Horrez gain, lokalaren kanpoaldea zaintzen ere ahalegindu dira: eserlekuak egin, mahaiak ere bai, saskibaloi kantxa zaindu, fatxada konpondu eta pintatu… Egindako lanak, baina, herrian isla gutxi izan duela uste dute, eta urte hauetan udalean egon diren gobernu taldeek ere pixka bat alboratuta izan dituztela. Txarly Outeiralek azaldu du zergatik: «Esan izan digute gauzak egin behar ditugula, eta batzuk egiten ditugu, baina laguntzarik ez dugu jaso, eta gutaz ahaztu direla iruditu zaigu». Zigor Arakamak, Gaztelekuko gainontzeko kideek bezala, bat egin du Outeiralen iritziarekin: «Uste dugu udala ez dela gurekin nahikoa konprometitu». Autokritika ere egin dute. Gauza gehiago egiteko potentziala badutela badakite, baina iniziatiba eta inplikazio falta izan dituztela. Hori [...]

admin
Oarsoaldea
2012/05/10

Altzibarko Gaztelekua 17. urteurrenera heldu da. Bertako kideek etzi ospatuko dute data berezia, egun guztiko jaiarekin. Bizilagunei zein herritarrei agertzeko deia egin diete, bai etzi, eta baita aurrerantzean ere.

Gazteleku

Gorka Cabrera, Txarly Outeiral, Juanan Tarragona, Aitor Vega, Itsaso Telletxea, Garazi Pires eta Zigor Arakama.

Hamazazpi urte daramatza Altzibarko Gaztelekuak zabalik. Hasieran, gazte batzuek hartu zuten lokala, eta hainbat ekintza egiten hasi ziren, hasieran auzokoentzat, eta gero herritarrentzat zein kanpotarrentzat. Pixkanaka.

Urte hauetan guztietan hasierako filosofiarekin jarraitu eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte: Altzibarko jaietan txosna urtero; kontzertuak Gaztelekuan bertan eta kanpoaldean; truk txapelketak; reggae festak; gitarra eskolak… Orain ere musika sortzeko Nuendo programa nola erabili ikasten ari dira. Horrez gain, lokalaren kanpoaldea zaintzen ere ahalegindu dira: eserlekuak egin, mahaiak ere bai, saskibaloi kantxa zaindu, fatxada konpondu eta pintatu…

Egindako lanak, baina, herrian isla gutxi izan duela uste dute, eta urte hauetan udalean egon diren gobernu taldeek ere pixka bat alboratuta izan dituztela. Txarly Outeiralek azaldu du zergatik: «Esan izan digute gauzak egin behar ditugula, eta batzuk egiten ditugu, baina laguntzarik ez dugu jaso, eta gutaz ahaztu direla iruditu zaigu». Zigor Arakamak, Gaztelekuko gainontzeko kideek bezala, bat egin du Outeiralen iritziarekin: «Uste dugu udala ez dela gurekin nahikoa konprometitu».

Autokritika ere egin dute. Gauza gehiago egiteko potentziala badutela badakite, baina iniziatiba eta inplikazio falta izan dituztela. Hori aldatzeko, taldetxo bat sortu dute, batzorde antzeko bat. Iazko irailean hasi ziren lanean, eta dagoeneko ideia batzuk biribiltzen ari dira.

Izan ere, Gazteleku proiektu komun polita dela uste dute: «Tokia ondo dago, adin guztietako jendea elkartzen da, gauzak egiten ditugu elkarrekin, lasai egoteko aukera ere badugu…».

Gainera, gogorarazi dute denentzat dagoela irekita, eta etziko urteurren jaian parte hartzera animatu dituzte: «Giro ona izango da eta lagunarte atsegina».

Etzitik aurrera ere, denentzat irekita jarraituko du Gaztelekuak: «Gauzak egiten jarraituko dugu, ikastaroak edo dena delakoak».

Beraz, orain arteko arantzak arantza, lanean jarraitzeko asmoa dute, herritarrentzat ateak zabalik mantentzen jarraitzeko borondatea, eta udalarekin elkarlana sortzekoa.

Etziko egitaraua

  • 10:00etan. Txupinazoa.
  • 10:30ean. Toka Txapelketa. Parte hartzea: euro bat. Lehen saria: txuleta bat eta ardo botila bat. Bigarren saria: baserriko oilaskoa.
  • 12:00etan. Trikipoteoa, auzoan barrena.
  • 14:00etan. Bazkaria. Parrillada (bost eurogatik).
  • Gero. Karaokea.
  • Ondoren. Musika.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.