Txingudi Beilatokia ireki dute Txiplao industriagunean
Funeraria Hondarribia SL enpresak Txingudi Beilatokiaren ateak zabaldu zituen iragan ostegunean Txiplao industriaguneko pabilioi batean. Ehorztetxea berri horrek orain arte Tabisa enpresaren monopolioa hausteko asmoa du —egun arte Tabisak bakarrik e...
Funeraria Hondarribia SL enpresak Txingudi Beilatokiaren ateak zabaldu zituen iragan ostegunean Txiplao industriaguneko pabilioi batean. Ehorztetxea berri horrek orain arte Tabisa enpresaren monopolioa hausteko asmoa du —egun arte Tabisak bakarrik eskaintzen zituen zerbitzu horiek Bidasoan—, eta bere helburua, Iñaki Garrido kudeatzailearen hitzetan, «Hondarribian bertan eta hondarribiarren eskutik, familiek pasa ohi duten une txarretan ahalik eta zerbitzu onena ematea» izango da.
Azpiegituraren instalazioak Jesus Javier Dominguez apaizak bedeinkatu zituen ostegunean, eta Juan Mari Altuna alkateordeak ongietorria eman zion enpresa berriari. Eskerrak ere eman zizkien udaleko ordezkariak Funeraria Hondarribia SLko kideei, «denbora zail hauetan edozein proiektu martxan jarri eta lanpostuak sortzea meritua ere badelako».
Txingudi Beilatokiak 600 metro koadroko azalera du, hiru beilatoki dauzka eta azken agurrerako gela bat jarri dute, besteak beste.
Udalak, Domingotxonean
Udaleko Hirigintza Sailak 2012ko aurrekontua aurkeztu zuen otsailean, eta Domingotxonea udal hilerrian egingo duten udal beilatokiaren egitasmoa idazteko 18.000 euroko inbertsioa aurreikusi zuen. Alkateak orduan esan zuenez, beilatokiaren egitasmoa «argi» daukaten ideia da, «baina eraikina nolakoa izango den eta zein zerbitzu izango dituen jakiteko aurreproiektua prestatuko dugu aurten, eta errauste labea egiteko aukera aztertuko dugu».
