Elkarteek beren jarduna kaleratuko dute bihar
Hamabost elkartek antolatu dituzte haurrentzako eta nerabeentzako jarduerak San Pedron Haurrekin eta nerabeekin lan egiten duten elkarteek euren ospatuko dute bihar San Pedron. Udalaren laguntzarekin, Pasaiako elkarteek urtero hartzen dute egun bat eur...
Hamabost elkartek antolatu dituzte haurrentzako eta nerabeentzako jarduerak San Pedron
Haurrekin eta nerabeekin lan egiten duten elkarteek euren ospatuko dute bihar San Pedron. Udalaren laguntzarekin, Pasaiako elkarteek urtero hartzen dute egun bat euren lana kaleratu eta haurrentzako eta nerabeentzako jarduerak antolatzeko. Aurten San Pedrok hartuko du elkarteen festa.
Hiru gune izango ditu festak. 5 eta 8 urte arteko haurrak Herriko plazan bilduko dituzte; 9 eta 12 urte artekoak, berriz, frontoian, eta azkenik, eta pantalanaren inguruan gazteak ibiliko dira.
Jaia 16:30etik aurrera izango da. 19:30ean askaria izango da, eta 20:00etan, berriz, amaiera ekitaldia. Gune bakoitzeko egitaraua pasaia.hitza.info-n ikus daiteke.
