Kanporaketa jokatuko du Pasaiak asteburuan
Araban eta Bizkaian Ohorezko Erregionalean bigarren izan direnen kontra jokatu behar dute kanporaketa Hirugarren Mailara igotzeko borrokan sartu da Pasaia. 0-4 irabazi zion lehengo larunbatean Rotetari, eta honenbestez, sailkapeneko bigarren postuari e...
Araban eta Bizkaian Ohorezko Erregionalean bigarren izan direnen kontra jokatu behar dute kanporaketa
Hirugarren Mailara igotzeko borrokan sartu da Pasaia. 0-4 irabazi zion lehengo larunbatean Rotetari, eta honenbestez, sailkapeneko bigarren postuari eutsi diote zuri- gorriek. Hala, hurrengo asteburuan kanporaketa jokatuko dute Bizkaiko eta Arabako Ohorezko Erregionalean bigarren izan diren taldeen kontra. Irabaztekotan, Tolosak egiten duenaren menpe egongo dira zuri-gorriak.
Pasaiak nagusitasun osoz irabazi zion Rotetari. Elvirak, Arrondok, Merak eta Famosok sartu zituzten Pasaiaren golak. Rotetak, aldiz, bere jaitsiera berrestu baino ezin izan zuen egin.
Pasaiaren zale ugari bildu zen Rotetaren zelaian, jokalariei azken bultzada eman asmoz.
