Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haur eta gazteak elkar topatzeko bertsolaritza jaialdia egingo dute gaur

Gu Ere Bertsolari ekimaren barruko jaialdia egingo dute gaur, 17:15etik aurrera, Hondartza kiroldegian. Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik, eta Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzari esker, ikasturte bukaerarekin batera bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteek elkar topatzeko aukera izango dute. Gurutzeko Alabak, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailako ikasleak izango dira bertsotan kiroldegiko saskibaloi kantxan. Ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatu du, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin. Ekitaldia dibertigarriagoa izan dadin, ikasleek hainbat gai jorratuko dituzte bertsotan, eta gainera, mozorrotuta joango dira. Lehen saioan laugarren mailako ikasleak ariko dira 17:15etik aurrera, eta horiek bukatutakoan, bosgarren mailakoen saioa hasiko da, 18:30ean. Gaurko saioaren bukaeran liburu bana emango diete ikasleei, Gu ere bertsotan. Ikastetxeetako taldeen argazkiez gain, eurek egindako bertsoak biltzen ditu liburuak. Ahozko komunikazioa Proiektu horren bidez eskualdeko gazteek aukera dute ahozko komunikazioa lantzeko. Bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz, ahozko adierazpena hobetzea, estrategia eraginkorrak bultzatzea, hizkuntza aldetik sormena bultzatzea, eta jendeaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea lortzen saiatuko dira. Horrela, bertsolaritza ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan jasotako helburuak bermatzeko tresna gisa erabiltzen dute. Proiektu honetan, hiriko ikastetxeez gain, Euskal Herriko 300 ikastetxe inguruk hartu dute parte ikasturte honetan. Gipuzkoako Bertsozale Elkartea duela hamaika [...]

admin
Oarsoaldea
2012/06/05

Gu Ere Bertsolari ekimaren barruko jaialdia egingo dute gaur, 17:15etik aurrera, Hondartza kiroldegian. Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik, eta Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzari esker, ikasturte bukaerarekin batera bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteek elkar topatzeko aukera izango dute.

Gurutzeko Alabak, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailako ikasleak izango dira bertsotan kiroldegiko saskibaloi kantxan. Ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatu du, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin.

Ekitaldia dibertigarriagoa izan dadin, ikasleek hainbat gai jorratuko dituzte bertsotan, eta gainera, mozorrotuta joango dira. Lehen saioan laugarren mailako ikasleak ariko dira 17:15etik aurrera, eta horiek bukatutakoan, bosgarren mailakoen saioa hasiko da, 18:30ean.

Gaurko saioaren bukaeran liburu bana emango diete ikasleei, Gu ere bertsotan. Ikastetxeetako taldeen argazkiez gain, eurek egindako bertsoak biltzen ditu liburuak.

Ahozko komunikazioa
Proiektu horren bidez eskualdeko gazteek aukera dute ahozko komunikazioa lantzeko. Bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz, ahozko adierazpena hobetzea, estrategia eraginkorrak bultzatzea, hizkuntza aldetik sormena bultzatzea, eta jendeaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea lortzen saiatuko dira. Horrela, bertsolaritza ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan jasotako helburuak bermatzeko tresna gisa erabiltzen dute.

Proiektu honetan, hiriko ikastetxeez gain, Euskal Herriko 300 ikastetxe inguruk hartu dute parte ikasturte honetan. Gipuzkoako Bertsozale Elkartea duela hamaika urte hasi zen ikastetxeetan proiektuarekin lanean. 45 herritara zabaldu da egitasmoa. Hala, ikasturtea bukatzeko gaur Hondarribian egingo duten saioaren antzekoak egiten dituzte herri horietan guztietan: 8.500 ikasle inguru ariko dira bertsotan, beraz, egunotan herriz herri.

Ikasleek hainbat gai jorratuko dituzte bertsotan, eta mozorrotuta joango dira.

Ikasleek hainbat gai jorratuko dituzte bertsotan, eta mozorrotuta joango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.