Allerruko lau pilotarik egin dute aurrera Udaberri txapelketetan
Pasa den asteburuan jokatu zituzten Udaberri Txapelketako bigarren faseko lehenengo kanporaketei zegozkien partidak, eta Allerru pilota taldeko lau partaidek aurrera egitea lortu zuten. Bi Gazte Mailakoak eta beste bi kadeteak. Maila horretan, Hernande...
Pasa den asteburuan jokatu zituzten Udaberri Txapelketako bigarren faseko lehenengo kanporaketei zegozkien partidak, eta Allerru pilota taldeko lau partaidek aurrera egitea lortu zuten. Bi Gazte Mailakoak eta beste bi kadeteak.
Maila horretan, Hernandezek Loiola auzoko pilotalekuan jokatutako partidan nagusitzea lortu zuen, eta Tatiegik, berriz, Usurbilen. Datorren partidak etxetik kanpo jokatuko dituzte ere, Astigarragan eta Igeldon. Zubeldiak galdu, eta txapelketatik kanpo geratu da.
Gazte Mailan Tatiegik eta Iñarrak lan osoa bete zuten. Bihar etxean jokatu du Tatiegik, 21:30etik aurrera, Urnietako Pagolaren kontra. Hori izango da Bekoerrotan jokatuko den partida bakarra.
Gainontzekoek galdu eta ez dute partida gehiago jokatuko.
