‘Baccharis halimifolia’ landarea kenduko dute
Txingudi-Bidasoa eremutik Baccharis halimifolia landare exotiko inbaditzailea kentzeko lanak hasi ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak. Bidasoa ibaiaren bazterretan topa daiteke zuhaixka mota hori, e...
Txingudi-Bidasoa eremutik Baccharis halimifolia landare exotiko inbaditzailea kentzeko lanak hasi ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak. Bidasoa ibaiaren bazterretan topa daiteke zuhaixka mota hori, eta adituen arabera, gainontzeko zuhaixkei kalte egiten die. Landare hori kendu ondoren, bertakoak jarriko dituzte.
