Lau administrari berri lanean hasi dira Lezoko Udalean
Lezoko Udalak jakinarazi du ekainean lau admnistrari postu berri bete dituztela. Horietatik hiru oposaketa ireki bidez hasi dira lanean, eta bestea barne promozio bitartez hautatu dute. Iazko azaroan atera zituen plaza horiek lehiaketara Lezoko Udalak, eta joan den hilabetean jakinarazi zituzten. Bost ariketa mota gainditu behar izan dituzte hautagaiek. Lehendabiziko proba idatzizko galdetegia izan zen, udalak zehaztutako gai zerrenda bati buruzkoa. Bigarren proba, berriz, euskarazko hirugarren mailako eskakizuna ziurtatzekoa izan zen. Hirugarren urratsan softwarea landu zuten lehiaketara aurkeztu zirenek. Hala, Microsoft Office landu zuten: Word, Excell, Access eta Outlook-ekin aritu ziren, ondo moldatzen direla erakusteko. IT Txartelaren jabe direla erakutsi behar zuten, edo hori lortzeko azterketak egin behar izan zituzten. Laugarren ariketari dagokionez, bi zatitan banatu zituzten. Alde batetik, ahalmen intelektualei buruzko galderei erantzun behar izan zieten hautagaiek. Bestetik, nortasunari dagokionak, elkarrizketa pertsonala barne. Azkeneko proban, kasu praktikoak eta teoriko-praktikoak egin behar izan zituzten. Sei hilabeteko proba Hil honetan hasita, sei hilabetez probetan ariko dira hautatutako lau pertsonak. Epea bukatu baino lehen, batzorde batek ebaluatuko ditu, eta gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko dituzte. Horrez gain, lan poltsa eratuko dute, eta aurrez dagoena ordeztuko du.
Lezoko Udalak jakinarazi du ekainean lau admnistrari postu berri bete dituztela. Horietatik hiru oposaketa ireki bidez hasi dira lanean, eta bestea barne promozio bitartez hautatu dute. Iazko azaroan atera zituen plaza horiek lehiaketara Lezoko Udalak, eta joan den hilabetean jakinarazi zituzten.
Bost ariketa mota gainditu behar izan dituzte hautagaiek. Lehendabiziko proba idatzizko galdetegia izan zen, udalak zehaztutako gai zerrenda bati buruzkoa. Bigarren proba, berriz, euskarazko hirugarren mailako eskakizuna ziurtatzekoa izan zen.
Hirugarren urratsan softwarea landu zuten lehiaketara aurkeztu zirenek. Hala, Microsoft Office landu zuten: Word, Excell, Access eta Outlook-ekin aritu ziren, ondo moldatzen direla erakusteko. IT Txartelaren jabe direla erakutsi behar zuten, edo hori lortzeko azterketak egin behar izan zituzten.
Laugarren ariketari dagokionez, bi zatitan banatu zituzten. Alde batetik, ahalmen intelektualei buruzko galderei erantzun behar izan zieten hautagaiek. Bestetik, nortasunari dagokionak, elkarrizketa pertsonala barne.
Azkeneko proban, kasu praktikoak eta teoriko-praktikoak egin behar izan zituzten.
Sei hilabeteko proba
Hil honetan hasita, sei hilabetez probetan ariko dira hautatutako lau pertsonak. Epea bukatu baino lehen, batzorde batek ebaluatuko ditu, eta gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko dituzte. Horrez gain, lan poltsa eratuko dute, eta aurrez dagoena ordeztuko du.
