Euskadiko Trialsin Txapelketako bigarren proba, bihar Arditurrin
16:00etatik 19:00etara egingo dute; gazteek zein Elite Mailako txirrindulariek parte hartuko dute Euskadiko Trialsin Txapelketako proba bihar arratsaldean egingo dute Arditurrin, 16:00etatik 19:00etara. Euskaltrial Txirrindulari Klubak antolatu du saioa, eta Oiartzungo Udalak babestu eta lagundu du. Aiako Harriaren inguruan, eta erreka ondoko bazterrak baliatuz, oinak lurrean jarri gabe bost bihurgune pasatu beharko dituzte txirrindulariek. Maila bakoitzeko bihurguneak, baina, ezberdinak dira. Gazteenak izango dira errazenak. Eta eliteko txirrindulariek zailagoak pasatu beharko dituzte. Antolatzaileek zehaztu dutenez, «harrigarriak» dira elitekoen bihurguneak: «Ezinezkoa dirudi bizikleta gainean pasatu ahal izatea». Parte hartzaileen artean eskualdeko hainbat gazte izango dira. Euskal Herriko beste hainbat txokotatik ere hurbilduko dira trialsin kirolariak, tartean munduko txapeldun Benito Ros (Abartzuzakoa da, Nafarroakoa). Euskal Herritik kanpoko parte hartzaileak ere izango direla iragarri dute. Azken bizpahiru urteetako ohiturari jarraituz, gainera, proba igandetik larunbatera aurreratu dute, «partaide eta ikusle gehiago erakartzeko». Ikusleei animatzeko deia egin diete. Batetik, proba ikusgarriak ikusiko dituztelako. Eta bestetik, kontrakoa pentsa dezaketen arren, «autoak aparkatzeko nahiko tokia badagoelako».
16:00etatik 19:00etara egingo dute; gazteek zein Elite Mailako txirrindulariek parte hartuko dute
Euskadiko Trialsin Txapelketako proba bihar arratsaldean egingo dute Arditurrin, 16:00etatik 19:00etara. Euskaltrial Txirrindulari Klubak antolatu du saioa, eta Oiartzungo Udalak babestu eta lagundu du.
Aiako Harriaren inguruan, eta erreka ondoko bazterrak baliatuz, oinak lurrean jarri gabe bost bihurgune pasatu beharko dituzte txirrindulariek. Maila bakoitzeko bihurguneak, baina, ezberdinak dira. Gazteenak izango dira errazenak. Eta eliteko txirrindulariek zailagoak pasatu beharko dituzte. Antolatzaileek zehaztu dutenez, «harrigarriak» dira elitekoen bihurguneak: «Ezinezkoa dirudi bizikleta gainean pasatu ahal izatea».
Parte hartzaileen artean eskualdeko hainbat gazte izango dira. Euskal Herriko beste hainbat txokotatik ere hurbilduko dira trialsin kirolariak, tartean munduko txapeldun Benito Ros (Abartzuzakoa da, Nafarroakoa). Euskal Herritik kanpoko parte hartzaileak ere izango direla iragarri dute.
Azken bizpahiru urteetako ohiturari jarraituz, gainera, proba igandetik larunbatera aurreratu dute, «partaide eta ikusle gehiago erakartzeko».
Ikusleei animatzeko deia egin diete. Batetik, proba ikusgarriak ikusiko dituztelako. Eta bestetik, kontrakoa pentsa dezaketen arren, «autoak aparkatzeko nahiko tokia badagoelako».

