Trafiko aldaketak, Erdi Aroko Azoka dela-eta
Bihar eta etzi Gune Historikoan egingo duten Erdi Aroko Azoka dela eta, trafiko aldaketak izango dira. Kale Nagusia itxita egongo da autoentzat, eta alde zaharretik ateratzeko San Nikolas arkutik igo eta Juan Laborda kaletik atera beharko da. Apezpiku ...
Bihar eta etzi Gune Historikoan egingo duten Erdi Aroko Azoka dela eta, trafiko aldaketak izango dira. Kale Nagusia itxita egongo da autoentzat, eta alde zaharretik ateratzeko San Nikolas arkutik igo eta Juan Laborda kaletik atera beharko da. Apezpiku eta Gipuzkoa plazak ere itxita egongo dira, eta Arma plazan, San Nikolas kalean, Kale Nagusian eta Apezpiku plazan aparkalekuak kenduko dituzte.
