Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Iritzi kontrajarriak Bildu eta gobernu taldearen artean, San Marko parkearen harira

San Marko parkea aisiarako gune aproposa dela gogorarazi du Bilduk. Hondarribian Millonetis bezala ezagutzen den parkea, biologoek eta baita ornitologoek ere lorategi botanikotzat daukate, Bilduren arabera: «Udala gobernatzen dutenek ez dute jakin administratzen eta babesten biodibertsitateari dagokion altxorra». Parke honetara maizen joaten diren auzotarren kezkak jaso ditu Bilduk, eta idatzi baten bitartez gobernuko taldeari jakinarazi dizkio hainbat iradokizun. Udaletik jaso duen erantzuna honakoa izan da: finantzazio faltagatik ezin izan dutela egin bertako egitasmoa. «Egitasmoa idatzi zuten arkitekto eta paisaia adituek egindako proposamenen artean, nabarmentzekoa da 30 zuhaitz kentzeko asmoa eta kiosko-taberna bat jartzearena», esan du Bilduk. Hala, Ibai Labaien buru duen koalizioaren esanetan, bi proposamen horiek bakarrik aurrera eramateak parkearen ekosistema eta, beraz, bere berezkotasuna hautsiko luke. Bildu adituen iritziarekin bat dator, alegia, ez dela beharrezkoa eta ezta egokia ere tamaina horretako obra egitea. «Parkeak behar duena da duen balioaren pareko jartzea». Proiektua baztertu dute Udal gobernuak, Bilduk San Marko parkeari buruz banatu zuen informazio oharrei erantzunez, «polemika sortu nahi duen kanpaina» besterik ez dela azaldu du. Proiektua EAJk jasoa zuen 2007ko hauteskundeetarako eta 2009an proiektua idatzi zuten, gobernu taldeko kideen arabera. «Herriaren parte hartzeari esker» proposamena aldatu egin zutela ere jakinarazi dute. Orain dela bi urte proiektua baztertu egin [...]

admin
Oarsoaldea
2012/06/15

San Marko parkea aisiarako gune aproposa dela gogorarazi du Bilduk. Hondarribian Millonetis bezala ezagutzen den parkea, biologoek eta baita ornitologoek ere lorategi botanikotzat daukate, Bilduren arabera: «Udala gobernatzen dutenek ez dute jakin administratzen eta babesten biodibertsitateari dagokion altxorra». Parke honetara maizen joaten diren auzotarren kezkak jaso ditu Bilduk, eta idatzi baten bitartez gobernuko taldeari jakinarazi dizkio hainbat iradokizun. Udaletik jaso duen erantzuna honakoa izan da: finantzazio faltagatik ezin izan dutela egin bertako egitasmoa.

«Egitasmoa idatzi zuten arkitekto eta paisaia adituek egindako proposamenen artean, nabarmentzekoa da 30 zuhaitz kentzeko asmoa eta kiosko-taberna bat jartzearena», esan du Bilduk. Hala, Ibai Labaien buru duen koalizioaren esanetan, bi proposamen horiek bakarrik aurrera eramateak parkearen ekosistema eta, beraz, bere berezkotasuna hautsiko luke.

Bildu adituen iritziarekin bat dator, alegia, ez dela beharrezkoa eta ezta egokia ere tamaina horretako obra egitea. «Parkeak behar duena da duen balioaren pareko jartzea».

Proiektua baztertu dute
Udal gobernuak, Bilduk San Marko parkeari buruz banatu zuen informazio oharrei erantzunez, «polemika sortu nahi duen kanpaina» besterik ez dela azaldu du. Proiektua EAJk jasoa zuen 2007ko hauteskundeetarako eta 2009an proiektua idatzi zuten, gobernu taldeko kideen arabera. «Herriaren parte hartzeari esker» proposamena aldatu egin zutela ere jakinarazi dute.

Orain dela bi urte proiektua baztertu egin zuten, krisi ekonomikoa zela eta, lehentasuna zuten beste proiektu batzuk zeudelako: Portua, Soroeta eta Gabarrari berritzea, edo Itsas Etxea eta Kultur Etxea eraikitzea.

«Zaila da jakitea zeintzuk diren Bilduren asmoak, ez bada polemika eta nahasmena sortzea. Haien hauteskunde programa irakurtzen saiatu gara jakiteko ea zer zioten San Marko parkea berritzeari buruz, eta irakurri ondoren, ez dugu deus ere ikusi», bukatu du udaleko gobernu taldeak.

Biologoek eta ornitologoek lorategi botanikotzat daukate Millonetis bezala ezagutzen den parkea.

Biologoek eta ornitologoek lorategi botanikotzat daukate Millonetis bezala ezagutzen den parkea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Kultura, Gipuzkoa

Triangulo de Amor Bizarro, Shego, The Sadies eta Marte Lasarte izango dira Bolo-Bolo Weekend jaialdian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.