Aste batez, musika izan da protagonista Elizalden
Herri Musikaren Txokokoen, Ibargain eskolako ikasleen eta Elizaldekoen saioak izan dituzte eskolan Elizalde Herri Eskolan musika izan zen protagonista joan den aste osoan zehar. Kontzertu pedagokikoak egin zituzten eskolan, besteak beste. Astelehenean, Herri Musikaren Txokoko ordezkariek emanaldia egin zuten eskolako mediatekan. 2. eta 3. zikloko ikasleak gustura aritu ziren alboka, dultzaina, txalaparta, txistua, danbolina, panderoa, txaramela eta kanabera entzuten, baita azalpenak jasotzen ere. Asteartean, berriz, sei kontzertu pedagogiko izan ziren, Ibargain Musika Eskolaren eskutik. Goizeko hamaika eta erdietan izan ziren guztiak: tronpeta, akordeoia eta klarinetea, biolina eta biolontxeloa, flauta eta harpa, perkusioa eta gitarra, eta pianoa. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei eskaini zizkieten kontzertuak. Eskolako abesbatza Elizalde Herri Eskolako abesbatzak laugarren urtea du aurten. Hala, joan den ostegunean eta musikaren astearen harira, eskolako mediatekan emanaldia eskaini zien 2. eta 3. mailako ikasleei. 8-12 urte bitarteko 20 neska-mutil aritu ziren kantari. Urteroko ohiturari jarraituz, ostiralean, arratsaldeko bostetan, seigarren mailako ikasleek musika eta antzerki emanaldia eskaini zieten gurasoei. Lehen Hezkuntzari agurra ematen diote elkarrekin ikasle, guraso eta irakasleek.
Herri Musikaren Txokokoen, Ibargain eskolako ikasleen eta Elizaldekoen saioak izan dituzte eskolan
Elizalde Herri Eskolan musika izan zen protagonista joan den aste osoan zehar. Kontzertu pedagokikoak egin zituzten eskolan, besteak beste.
Astelehenean, Herri Musikaren Txokoko ordezkariek emanaldia egin zuten eskolako mediatekan. 2. eta 3. zikloko ikasleak gustura aritu ziren alboka, dultzaina, txalaparta, txistua, danbolina, panderoa, txaramela eta kanabera entzuten, baita azalpenak jasotzen ere.
Asteartean, berriz, sei kontzertu pedagogiko izan ziren, Ibargain Musika Eskolaren eskutik. Goizeko hamaika eta erdietan izan ziren guztiak: tronpeta, akordeoia eta klarinetea, biolina eta biolontxeloa, flauta eta harpa, perkusioa eta gitarra, eta pianoa. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei eskaini zizkieten kontzertuak.
Eskolako abesbatza
Elizalde Herri Eskolako abesbatzak laugarren urtea du aurten. Hala, joan den ostegunean eta musikaren astearen harira, eskolako mediatekan emanaldia eskaini zien 2. eta 3. mailako ikasleei. 8-12 urte bitarteko 20 neska-mutil aritu ziren kantari.
Urteroko ohiturari jarraituz, ostiralean, arratsaldeko bostetan, seigarren mailako ikasleek musika eta antzerki emanaldia eskaini zieten gurasoei. Lehen Hezkuntzari agurra ematen diote elkarrekin ikasle, guraso eta irakasleek.

