Suaren inguruan bilduko dira San Joan bezperan
Urteko egunik luzeena izango da etzikoa, eta San Joan bezpera ospatzeko ekitaldi bereziak egingo dituzte Hondarribiko hainbat txokotan. Udako solstizioko gaurik motzenean ospatuko dute San Joan bezpera eta uda garaiari ongi etorria emango diote. Astea eguraldi kaxkar antzean pasa badute ere, aurreikuspenen arabera eguraldiak nabarmen hobera egingo du etzirako Hondarribian, eta udako denboraldiari ongi etorria merezi bezala emateko aukera izango dutela dirudi. Herrian egingo duten ekitaldi nagusia Kai Zaharrean izango da, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Ekitaldiari hasiera emateko Meakako Adixkideek aurreskua dantzatuko dute, geroago San Joan sua piztuko duten gunearen alboan. Gainera, Bentako aparkalekuan jarriko duten txosnan, Lumagorri oilaskoa eta Gernikako piperrak dastatu ahal izango dira. Jarraian, San Joan sua piztuko dute, eta Meakako Adixkideak Dantza Taldeak dantza giroa jarriko du. Hala, bertaratzen direnak animatuko dituzte elkarrekin dantzatzera. Kai Zaharrean suaren inguruan dantzan dabiltzan bitartean, Hondarribiko Musika Banda herriko hainbat tokitan San Joaneko zortzikoa jotzen ibiliko da. Gainera, beste hainbeste su piztuko dituzte han hemenka egun argitan, festa iluntasunean bukatu arte. Besteak beste, hondartza inguruan, auzoetan eta inguruko baserrietan. Arraunlarien aurkezpena Hondarribia Arraun Elkarteak denboraldi honetan izango duen arraun taldea aurkeztuko du etzi, Kai Zaharrean, San Joan sua piztu aurretik. Hala, udan hondarribiarrek animatuko dituzten arraunlariak Kai Zaharrean jarriko duten taula [...]
Urteko egunik luzeena izango da etzikoa, eta San Joan bezpera ospatzeko ekitaldi bereziak egingo dituzte Hondarribiko hainbat txokotan. Udako solstizioko gaurik motzenean ospatuko dute San Joan bezpera eta uda garaiari ongi etorria emango diote. Astea eguraldi kaxkar antzean pasa badute ere, aurreikuspenen arabera eguraldiak nabarmen hobera egingo du etzirako Hondarribian, eta udako denboraldiari ongi etorria merezi bezala emateko aukera izango dutela dirudi.
Herrian egingo duten ekitaldi nagusia Kai Zaharrean izango da, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Ekitaldiari hasiera emateko Meakako Adixkideek aurreskua dantzatuko dute, geroago San Joan sua piztuko duten gunearen alboan. Gainera, Bentako aparkalekuan jarriko duten txosnan, Lumagorri oilaskoa eta Gernikako piperrak dastatu ahal izango dira. Jarraian, San Joan sua piztuko dute, eta Meakako Adixkideak Dantza Taldeak dantza giroa jarriko du. Hala, bertaratzen direnak animatuko dituzte elkarrekin dantzatzera.
Kai Zaharrean suaren inguruan dantzan dabiltzan bitartean, Hondarribiko Musika Banda herriko hainbat tokitan San Joaneko zortzikoa jotzen ibiliko da. Gainera, beste hainbeste su piztuko dituzte han hemenka egun argitan, festa iluntasunean bukatu arte. Besteak beste, hondartza inguruan, auzoetan eta inguruko baserrietan.
Arraunlarien aurkezpena
Hondarribia Arraun Elkarteak denboraldi honetan izango duen arraun taldea aurkeztuko du etzi, Kai Zaharrean, San Joan sua piztu aurretik. Hala, udan hondarribiarrek animatuko dituzten arraunlariak Kai Zaharrean jarriko duten taula gainera igoko dira. Hiru traineru izango dituzte berdeek sasoi honetarako: San Miguel Ligakoa, KAE1ekoa eta neskena.

