2012/6

KZguneak telefono zenbaki berria du

KZgunean  telefono zenbakia aldatu dute. Aurrerantzean, honako telefono zenbakira deitu beharko dute hango arduradunekin harremanetan jarri nahi dutenek: 943 02 36 70.

admin

Ekialdebusek zerbitzu bereziak jarriko ditu larunbat gauerako

Ekialdebusek ohiko zerbitzua indartuko du larunbatean gauean, Alarde Eguneko jai giroaz gozatzera Irun kanpotik hurbilduko direnei begira. Bi autobus lineetak izango dira aldaketak: E78an (Hondarribia-Irun) eta E77an (Hondarribia-Irun-errenteria-Donostia). E78an zerbitzuak ohi bezala funtzionatuko du 23:00etatik goizaldeko hirurak arte. Eta 03:00etatik 06:00etara ohi baino autobus gehiago jarriko dituzte, bi norabideetan (ikus beheko ordutegia). E77ari dagokionez 23:00etatik 01:00etara egunero bezala funtzionatuko du zerbitzuak. 01:00etatik aurrera orduro autobus bat jarriko dute. Hondarribitik azkena 05:00etan abiatuko da, eta Donostitik 05:50an. Ekialdebusen zerbitzuak larunbat gauean E78 (irteerak Hondarribitik, Ama Guadalupekoatik): 23:10,  23:30, 23:50, 00:10, 00:30, 00:50, 01:10, 01:30, 01:50, 02:10, 02:30, 02:50, 03:10, 03:50, 04:30, 05:10 eta 06:00. E78 (irteerak Irundik, Gipuzkoa etorbidetik): 23:25, 23:45, 00:05, 00:25, 00:45, 01:05, 01:25, 01:45, 02:05, 02:25, 02:45, 03:05, 03:25, 04:05, 04:45, 05:25 eta 06:16. E77 (irteerak Hondarribitik, Ama Guadalupekoatik): 23:00, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00, 04:00 eta 05:00. E77 (irteerak Donostitik, Gipuzkoa plazatik): 23:50, 00:50, 01:50, 02:50, 03:50, 04:50 eta 05:50. Gainera, eguneko zerbitzuetan aldaketa txikiak izango dira, aratsaldez bakarrik. 16:00etatik aurrera (gutxi gorabehera), E25 autobus linearen Irungo azken geltokia Hondarribia kaleko 2. zenbakia izango da. Eta E27 linean ere aldaketak izango dira, arratsaldeko laurak eta gero: Donostiako norabidean Colon pasealekuko eta Gipuzkoa etorbideko geltokiak ezabatuko dituzte, eta Hondarribiko noranzkoan Elitxu geltokiraiono iritsiko da [...]

admin

Hezkuntza artistikorako deklarazioa sinatuko dute

Euskal Herriko musika eskola elkarteak antolatuta, XXI. mendeko hezkuntza artistikorako Hondarribiko deklarazioa sinatuko dute astelehenean arratsaldeko zazpietan Hondarribiko Paradorean. Mundu mailako hitzaldietan jasotako premisetan oinarrituko da de...

admin

Astebururako motorrak berotzen

Gaur sanmartzialetako bigarren astebururako motorrak berotzen hasiko dira. Izan ere, kantineren aurkezpena egingo dute arratsaldean. Alarde Parekidea 20:00etan aterako da Urdanibia plazatik, 20:15ean Junkal plazan aurkezpena egiteko. Beranduago, 23:00etan, Alarde Tradizionalekoak irtengo dira Alberto Anguera plazatik, Zabaltza plazan bukatzeko. Gaur alardearen motorra berotzen hasiko bada ere, atzo irundarrak zein bisitariak ederki berotu ziren, egin zuen sargoriarekin. Atzo arratsaldean gazteen txanda izan zen, jaialdia egin baitzuten Urdanibia plazan. Graffittiak, tailerrak, dantza, musika… isobaren esku ez dagoen ezer ez zen falta izan. Iluntzean kontzertu batek hartu zion lekukoa, Granujas a Todo Ritmo taldea oholtza gainera igo baitzen. Gaur iluntzean eszenatoki hori Kataluniako bi taldek beteko dute. 22:45ean Bongo Botrako taldea ariko da —Todos los días sale el sol abestiaren egilea—. Txibiak eskatu ondoren, La Pegatina taldekoen txanda izango da. Bi gonbidatu berezi izango dituzte, gainera: Xabier Solano (Esne Beltza) eta Fermin Muguruza. Kontzertuaren ondoren ez da parrandarik faltako, eta La Pegatinaren abestiko Mari Carmenen semearekin aurkitzeko aukera izango du batek baino gehiagok, after-hour-ean. Bestelako musika eskaintza gogoko dutenek, izango dute nora joan: San Juan plazan Casting orkestra ariko da, eta Manuel Aznar enbaxadorearen kalean, berriz, camp dantzaldia egongo da, Dunboako Auzo Elkarteak antolatuta. Horrez gain, egun osoan zehar ez da ekitaldirik faltako. [...]

admin

Herrirak bilera egingo du gaur arratsaldean

Oiartzungo herri bilguneak hilabeteroko bilera gaur egingo du, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan.

admin

Zurrumurruen Aurkako Sarea aurkeztuko dute gaur Kabia gunean

Etorkinekiko sortzen diren bazterketa jarreren harira, SOS Arrazakeriak Zurrumurruen Aurkako Sarea ekimena aurkeztuko du, gaur, 19:00etan, Kabian. Zehazki, pertsona etorkinen inguruan sortzen diren “zurrumurru eta estereotipoez” hitz egingo...

admin

Arraztalo, Euskara Elkarteran

Hitzarmena sinatu du udalarekin eta Ttur-tturrekin; herriko taldea izanik, euskaraz aritzea iruditzen zaie logikoena Oiartzun Arraztalo elkarteak, Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, Euskara Elkartera egitasmoaren harira. Ttur-tturrek eta Arraztalok hilabete batzuk elkarrekin lanean daramatzaten arren, atzo sinatu zuten hitzarmen hori Fermiñene etxean. Bertan izan ziren Axun Erzibengoa Ttur-tturreko kidea, Irati Etxebeste Euskara zinegotzia eta Kontxi Larrañaga Arraztaloko kidea. Gaixo psikikoen lan-munduratzeaz eta gizarteratzeaz arduratzen den herriko taldea da Arraztalo. Hasieran, elkartea sortzean, duda izan zuten herria baino maila zabalagoan lan egin edo ez, baina azkenean herrian txertatzea erabaki zuten. Kontxi Larrañagak zehaztu zuenez, hala, Oiartzungo taldea izanik, euskaraz lan egitea ezinbestekoa zen, eta horregatik egin dute bat Euskara Elkartera egitasmoarekin ere. Axun Erzibengoa egitasmoaren arduraduna eta Irati Etxebeste zinegotzia pozik zeuden beste elkarte batek egin duelako Euskara Elkarterarekin bat. Dagoeneko 30 elkarte daude egitasmoan. 2006tik Euskara Elkartera egitasmoa 2006an sortu zuten, elkarteetan euskararen erabilera indartzeko helburuarekin. Ia 30 elkartek Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin eta Oiartzungo Udalarekin batera hitzarmena sinatu zuten, Hitzarmen Orokorra lehenik, eta ondoren, 2008an, elkarte bakoitzak hitzarmen zehatza sinatu zuen. Euskararen erabilera indartzeko konpromisoak hartu zituzten hitzarmen zehatz horietan. Ordutik, hitzarmen zehatzetan hartutako konpromisoak betetzeko pausoak eman dituzte elkarteek. Eta elkarte gehiago ere batu [...]

admin

Altzibarko jaiak, egitaraua

Etzi, ostirala 18:00. Txupinazoa eta traka. 18:05. Brindisa, Altzibarko Jai Batzordearen kontura. 18:30. Sabel-dantza erakustaldia. 20:00. Kartelada. 20:30. Afari-merienda. Tortilla etxetik eraman behar du norberak, eta Jai Batzordeak sardinak jarriko ditu. Afarian zehar itsaski-jana zozkatuko dute. 21:30. Dantzaldia, Modestorekin. 23:00. Kontzertuak, Gaztelekuko txosnan: Mil Demonios, Basura eta Ghetto Boys. Ondoren. DJ Festa: DJ Txely Inziart eta DJ uVe. Etzidamu, larunbata 10:30. Altzibarko Haur eta Gaztetxoen III. Duatloia. Bidegorriko sarreran. 12:00. Soinuenea Herri Musikaren Txokoaren kontzertu didaktikoa, familientzat. 13:00. Toka Txapelketa. 14:00. Erretiratuen bazkaria, Anixetan. 16:30. XXVII. Truk Txapelketa, Esku Garbia elkartean. 12 euro bikoteko, eta izen-ematea 16:15ean itxiko dute. 16:30. I. Futbito Txapelketa, gaztetxoentzat. 17:00. Haur jolasak, Ttaken eskutik. 18:00. Danborreroen txupinazoa eta poteoa, txaranga, erraldoi eta buruhandien laguntzarekin. 20:00. Haur eta helduen danborrada. 21:30. Afaria: plater konbinatuak, kazulatxoak, oilasko hanburgesak, txerrikumea… 00:00. Zezensuzkoa. Ondoren. Dantzaldia, Ostadar taldearekin. 03:30. Kantu jira DJ Altziren eskutik eta zizka-mizkak. Igandea, uztailak 1 09:00. Diana. 10:30. Meza, auzoko hildakoen omenez. 11:30. Altzibarko I. Pintxo Txapelketa. Partaide bakoitzak pintxo bereko bost razio eraman beharko ditu. Saria: bazkaria bi lagunentzat, Matteo jatetxean. 12:00. Euskal dantza eta mutxikoak, Haurtzaro Dantza Taldea eta Helduen Tailerren eskutik. 12:30. Idi-dema: Jexux Garaiar Mixiyua eta Eneko Artola. 14:00. Bazkaria plazan: plater [...]

admin

Landarbasoren saioa, Lartaunek antolatuta

Lartaun Abesbatzak antolatuta, Errenteriako Landarbaso Abesbatzak kontzertua emango du herrian igandean, 12:30ean, udaletxeko areto nagusian. Kontzertuan Lartaunek ere parte hartuko du kanta sorta batekin.

admin

San Juanek EuskoAuto Toyotarekin duen kontratua berritu du

Traineruak eta arraunlariak garraiatzeko autoa utziko dio aurten ere EuskoAuto Toyotak San Juani. Atzo sinatu zuten hitzarmen berria, Toyotak Antxon duen egoitzan, Xabier Iriondo, EuskoAutoren kudeatzaileak, eta Xabier Arraras, Donibaneko klubeko lehendakariordeak.

admin

Gaur hasiko dira sanpedroak

Gaur hasi eta igandea bitartean jaietan murgilduko dira sanpedrotarrak. Jaien gaineko guztiak gertutik jarraitzeko klikatu hemen.

admin

Su artifizialentzako oharrak

Gaur eta bihar su artifizialak izango dira Osinbiribil parkearen inguruan. Suak jaurtitzeko tresneria muntatzeko eta jasotzeko, eta segurtasun neurriak betetzeko, udalak trafikoa eta oinezkoen ibiltzea mugatuko du zenbait ordu eta guneetan. Hala, gaur...

admin

Quique Escalante lehiaketarako argazkiak bihartik aurrera atera daitezke

Quique Escalante Argazkilaritza Lehiaketako argazkiak ateratzeko aukera bihar hasiko da, San Pedro Eguneko Alarde Tradizionalaren errebistan; etzi, San Martzial Egunean ere atera daitezke, Alarde Tradizionalean soilik. Izan ere, lehiaketaren oinarrien ...

admin

Eskulan eta pintura ikastaroak Lilixi tailerrean

Haur eta helduentzako eskulan eta pintura ikastaroak antolatu dituzte uztailerako Lilixi tailerrean. Informazio gehiago nahi izan ezkero, 646 789 373 telefono zenbakira deitu daiteke.

admin

Hirugarren Mailan ariko da Pasaia datorren denboraldian

Pasaia Kirol Elkarteko futbol talde nagusia Hirugarren Mailan ariko da datorren urtean, Eibar Bk utzi duen tokia betetzen. Izan ere, bigarren taldea desegin dute eibartarrek. Pasa den asteburuan kirol arloan zituzten aukera guztiak zapuztu zitzaizkien ...

admin

Lau haizetara Euskaldunon Elkarteak urteko batzarra egingo du etzi

Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak urteko batzarra egingo du etzi. 18:00etan egin dute deialdia elkartearen egoitzan (Pablo Iglesias k/ 11) eta besteak beste urteko balantzea eta egitasmo berriak aurkeztuko dizkiete bazkideei. Halaber, egoitza berria ...

admin

Emakume bat atxilotu dute ileapaindegi batean dirua lapurtu duelakoan

Emakume bat atxilotu du ertzaintzak Errenteriako ileapaindegi batean dirua eta hainbat objektu lapurtu dituelakoan. Gertakariak joan den astearte gauean izan zirela azaldu du Barne Sailak. Ustezko lapurrak pertsiana indarrez zabaldu eta ateko kristala ...

admin
Gehiago