EAJk hautesleak eskertu ditu, babesagatik
Pasa den urriaren 21eko egindako hauteskundeetan jasotako emaitzengatik pozik dago Pasaiako EAJ. Izan ere, bigarren postua eskuratu zuen udalerrian, EH Bilduren atzetik. 1.913 bozka jaso zituzten jeltzaleek. “Joan den asteko hauteskundeetako emai...
Pasa den urriaren 21eko egindako hauteskundeetan jasotako emaitzengatik pozik dago Pasaiako EAJ. Izan ere, bigarren postua eskuratu zuen udalerrian, EH Bilduren atzetik. 1.913 bozka jaso zituzten jeltzaleek.
“Joan den asteko hauteskundeetako emaitzak ikusita, gure esker ona adierazi nahi diegu bere bozkarekin gugan konfiantza jarri duten pasaitar guztiei”, adierazi du Pasaiako EAJk prentsa ohar batean.
Gaineratu dutenez, urriaren 21eko emaitzek “orain arteko bidean jarraitzeko grina” piztuta mantenarazten die. Horrez gain, Pasaiako udal gobernurako “aukera erreal bakarra” direla esan du EAJk. Irabazleak baino 334 boto gutxiago jaso zuten jeltzaleek, eta hirugarrenak (PSE-EEk) baino 478 gehiago.
