Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gutuna: ‘Hausnarketa tasa igoeren aurrean’

Duela hilabete bat jakin ahal izan genuen Pasaia zela Gipuzkoako herri guztien artean per capita errenta txikiena duena, alegia, Gipuzkoako herririk pobreena. Hori horrela izanik harridura eta haserrea sorrarazi zizkidan jakiteak azken udalbatzarrean udal tasak % 8 eta 15 artean igotzea onartu zutela. Are haserretuago kontutan izanda gure eskualdeko beste udaletan ezarri dituzten igoerak zenbatekoak izan diren jakinda: Errenterian %3, eta Oiartzunen zergak %2,4 eta tasak %3,4. Alde nabarmena, alajaina! Bat-batean gogora etorri zitzaidan Europak erreskatatu berri dituen Greziako eta Portugaleko gobernuek krisialdiari aurre egiteko hartutako doitasun neurriak, izan ere, gure udalaren antzera bi herrialde hauek neurriz kanpoko zerga igoerak ezarri dizkiete euren herritarrei. Agerian utzi digu honek ezkerreko alderdi bat agintera iristen denean eskumako alderdien politika berbera hartzen duela ekonomia arloan. Nago, krisialdi latz honen testuinguruan berdin egingo zukeela Margaret Thatcherek agintean jarraitu izan balu: lehenik eta behin zergak eta tasak modu basatian igoko zituzkeen, horren jarraian ekingo ziokeen bestelako murrizketei. Hori da, laburtuta, neoliberalen formula krisialdiari aurre egiteko. Ez nuen uste Bildukoek, ezkerreko alderdia izanik, eta bere burua langile eta jende apalaren ordezkaritzat duenak horrela jokatuko zuenik, ez dakit ez ote zaien idortu beren sentiberatasuna krisia gehien astintzen duen herritarrekiko? Gero sinestaraziko digute behartuta egon omen direla neurri [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2012/11/07

Duela hilabete bat jakin ahal izan genuen Pasaia zela Gipuzkoako herri guztien artean per capita errenta txikiena duena, alegia, Gipuzkoako herririk pobreena. Hori horrela izanik harridura eta haserrea sorrarazi zizkidan jakiteak azken udalbatzarrean udal tasak % 8 eta 15 artean igotzea onartu zutela. Are haserretuago kontutan izanda gure eskualdeko beste udaletan ezarri dituzten igoerak zenbatekoak izan diren jakinda: Errenterian %3, eta Oiartzunen zergak %2,4 eta tasak %3,4. Alde nabarmena, alajaina!

Bat-batean gogora etorri zitzaidan Europak erreskatatu berri dituen Greziako eta Portugaleko gobernuek krisialdiari aurre egiteko hartutako doitasun neurriak, izan ere, gure udalaren antzera bi herrialde hauek neurriz kanpoko zerga igoerak ezarri dizkiete euren herritarrei. Agerian utzi digu honek ezkerreko alderdi bat agintera iristen denean eskumako alderdien politika berbera hartzen duela ekonomia arloan. Nago, krisialdi latz honen testuinguruan berdin egingo zukeela Margaret Thatcherek agintean jarraitu izan balu: lehenik eta behin zergak eta tasak modu basatian igoko zituzkeen, horren jarraian ekingo ziokeen bestelako murrizketei. Hori da, laburtuta, neoliberalen formula krisialdiari aurre egiteko. Ez nuen uste Bildukoek, ezkerreko alderdia izanik, eta bere burua langile eta jende apalaren ordezkaritzat duenak horrela jokatuko zuenik, ez dakit ez ote zaien idortu beren sentiberatasuna krisia gehien astintzen duen herritarrekiko? Gero sinestaraziko digute behartuta egon omen direla neurri zorrotz hauek hartzera. Zer axola herritarren poltsikoak lehendik ere zulatuta bagenituen!

Baina nire haserrea ez doa soilik neurri antisozial hauek proposatu dituen alderdi honen kontra, oposizioan dauden beste alderdiei ere zabaldu nahi nieke: alde batetik, PSEren kontra, euren arduragabekeriaz baliatu zelako Bildu udal tasen igoera gauzatzeko; eta bestetik EAJ eta EBko Xabier Pombo zinegotziaren kontra ere. Itxurakeriaren adibide ezin argiagoa eskeini digute bi alderdiok, izan ere, kezkatuta eta haserre aurpegia jarri dute komunikabideen aurrean igoeraren bidegabekeria salatzeko, baina bertan egon zen lagun batek adierazi zidan bezala ez ziruditen, ordea, hain hunkituta Udalbatzaren ostean, udal idazkariaren txantxekin barrez aritu zirenean. Jakina, bere botuemaileek ez dute barre algara horien berri izango. Urruti geratzen zaizkie herritarren estutasunak hilabete bukaerara iristeko.

Eta, azkenik, galdetuko nieke gure sindikatuei ez ote duten ezer egin behar herritar eta langileon kontrako neurri hauen kontra? Ala otzan-otzan jarraituko dute, udal gobernu taldeak hartutako neurri guztiei men eginez?

Hodei Colina. San Pedro.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Triangulo de Amor Bizarro, Shego, The Sadies eta Marte Lasarte izango dira Bolo-Bolo Weekend jaialdian

Donostiako Udalak hogei lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Metropolitan gimnasioko langileek negoziazioaren «blokeoa» salatu dute

Orio tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gizon bat hil da Anoetan, trenak harrapatuta

Bizigiro, Gipuzkoa, Lurraldeak

Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea omenduko dute piratek

Gipuzkoako Soziometroaren arabera, EH Bilduk irabaziko lituzke foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete

Euskal Herria, Gipuzkoa

BDZk salatu du Gipuzkoako enpresa batek eraikuntzako 3,68 tona material esportatu dituela Israelera

Bizigiro, Gipuzkoa

Erromatarrak bueltan dira

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.