Eskifaiak ateak irekiko dizkie astelehenero gabonetan abestu nahi duten guztiei
Eskifaia Abesbatza kalez kale ariko da abenduaren 24ko eguerdian, Kantu Berri On! egitasmoaren bigarren ekitaldian. Horretarako, abesbatzakoak ez direnei astelehenero irekiko die egoitzako ateak (Jostaldi pilotalekuaren ondoan), 20:15etik 21:00etara. “Ekintza honen helburua gabonetan abestu nahi duten guztiei abesbatza irekitzea da”, esan dute Eskifaiatik. 16 urtetik gorakoentzat antolatutako ekimena da. Iaz egin zuten lehen aldiz eta gustura geratu ziren. “Hogei lagun batu zitzaizkigun abenduaren 24rako eta horietako hiruk, gainera, abesbatzan modu iraunkorrean sartzea erabaki zuten”, esan dute elkartetik. Horregatik guztiagatik, Eskifaiatik kantu zaletasuna duten guztiei dei egin diete parte hartzeko, edozein dela beren maila: “Entseguak oso arinak dira eta ez da beharrezkoa musika ikasketak edukitzea Kantu Berri On! ekintzan parte hartzeko” Informazio gehiago nahi dutenek Facebook orriaren bitartez edo 660 47 58 02 telefono zenbakira deituta egin dezakete.
Eskifaia Abesbatza kalez kale ariko da abenduaren 24ko eguerdian, Kantu Berri On! egitasmoaren bigarren ekitaldian. Horretarako, abesbatzakoak ez direnei astelehenero irekiko die egoitzako ateak (Jostaldi pilotalekuaren ondoan), 20:15etik 21:00etara. “Ekintza honen helburua gabonetan abestu nahi duten guztiei abesbatza irekitzea da”, esan dute Eskifaiatik.
16 urtetik gorakoentzat antolatutako ekimena da. Iaz egin zuten lehen aldiz eta gustura geratu ziren. “Hogei lagun batu zitzaizkigun abenduaren 24rako eta horietako hiruk, gainera, abesbatzan modu iraunkorrean sartzea erabaki zuten”, esan dute elkartetik.
Horregatik guztiagatik, Eskifaiatik kantu zaletasuna duten guztiei dei egin diete parte hartzeko, edozein dela beren maila: “Entseguak oso arinak dira eta ez da beharrezkoa musika ikasketak edukitzea Kantu Berri On! ekintzan parte hartzeko”
Informazio gehiago nahi dutenek Facebook orriaren bitartez edo 660 47 58 02 telefono zenbakira deituta egin dezakete.

