Artisau gazta dastatzeko aukera izango da igandean Arditurrin

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, artisau gaztari buruzko saioa izango da igandean Arditurriko Interpretazio Zentroan. 11:00etan hasita, Ramon Lizeaga artisauak saio teoriko bat emango du, antzinako eran gazta nola egiten den azalduz. Ondoren, gaz...

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, artisau gaztari buruzko saioa izango da igandean Arditurriko Interpretazio Zentroan. 11:00etan hasita, Ramon Lizeaga artisauak saio teoriko bat emango du, antzinako eran gazta nola egiten den azalduz. Ondoren, gazta dastatzeko aukera izango da.

Guztira, ordu eta erdi inguruko saioa izango da, adin guztietarako jendearentzat pentsatua. Parte hartu nahi dutenek, zazpi euro ordaindu behar dituzte. Haurrek (5-12 urte), berriz, hiru ordaindu beharko dituzte.

Lizeaga pasaitarra aspaldiko gazta errezetak berreskuratzen aditua da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.