Imaz Munduateren atxiloketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Pausun
Iñaki Imaz Munduateren atxiloketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute Pausun, 19.00etan. Frantziako poliziak gaur goizean atxilotu du Imaz, eta Espainiako poliziaren esku utzi dute, Auzitegi Nazionalera eraman dezaten. Abuztuaren 6an atxilotu zuten ...
Iñaki Imaz Munduateren atxiloketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute Pausun, 19.00etan. Frantziako poliziak gaur goizean atxilotu du Imaz, eta Espainiako poliziaren esku utzi dute, Auzitegi Nazionalera eraman dezaten. Abuztuaren 6an atxilotu zuten eta egin berean aske utzi, euroagindua ebatzi bitartean. Paueko Auzitegiak irailean aztertu zuen Imazen kontrako euroagindua eta hil horren 18an onartu zuten. “ETAren alde politikoan” egotea eta Zutabe agerkiaz arduratzea egozten dio Espainiako Barne Ministerioak Iñaki Imazi.
