Ricardo Ugarte eta Francisco Escudero omenduko dituzte Musika Abesbatza Astean
Asteburu honetan, gaurtik aurrera, egingo dituzte San Pedroko Musika Abesbatza Asteko ekitaldiak. Aurtengoa ekimenaren XVII. ekitaldia izango da. Aurten bi pertsonaren lana nabarmendu nahi dute ekimenaren antolatzaile diren Ondartxo Abesbatzakoek. Horrela, gaur arratsaldean Francisco Escudero musika konpositorearen jaiotzaren mendeurrena ospatuko dute. Ondartxoren esanetan, “euskal musikari ekarpen handia egin dion artista unibertsala da, baina Euskal Herrian, “zirkuitu artistiko eta intelektualetatik harago, ez da oso ezaguna, batez ere jende gaztearen artean”. Horregatik, San Pedroko abesbatzak Escudero omendu nahi du, eta bide batez, bere obra gazteen artean zabaldu. San Pedroko elizan, 20:00etatik aurrera, Zarautz Abesbatza ariko da. Escudero, jaiotzez donostiarra izan arren, Zarautzen bizi zen. Musika sakroan, Misa in Re in Honoris Sancti Mamesi-ren sei pieza interpretatuko dituzte, Inazio Goenaga bakarlari dela eta Joxe Iturria organoan dela. Polifoniari eta folkloreari dagokionez, zazpi pieza interpretatuko dituzte. Teklatuan Antxon Sarasua, klarinetean Axel Eizmendi eta flautan Eriz Eizmendi ariko dira. Otxotea eta omenaldia Ondartxok biharko antolatu duen ekitaldia Karnaba otxotearen kontzertua izango da. Hori ere elizan izango da, 20:00etatik aurrera. Otxotea, izen horrekin, orain dela hiru sortu zen Errenteria-Oreretan. 1995ean sortu zen Eguzkilore otxotearen lekukoa hartu zuen, eta Errenteria-Oreretan 1960ko hamarkadan sona hartu zuen otxotearen izena jarri zioten hamalau urte beranduago. Ugarteri omenaldia Musika Abesbatza Astearen [...]
Asteburu honetan, gaurtik aurrera, egingo dituzte San Pedroko Musika Abesbatza Asteko ekitaldiak. Aurtengoa ekimenaren XVII. ekitaldia izango da. Aurten bi pertsonaren lana nabarmendu nahi dute ekimenaren antolatzaile diren Ondartxo Abesbatzakoek.
Horrela, gaur arratsaldean Francisco Escudero musika konpositorearen jaiotzaren mendeurrena ospatuko dute. Ondartxoren esanetan, “euskal musikari ekarpen handia egin dion artista unibertsala da, baina Euskal Herrian, “zirkuitu artistiko eta intelektualetatik harago, ez da oso ezaguna, batez ere jende gaztearen artean”. Horregatik, San Pedroko abesbatzak Escudero omendu nahi du, eta bide batez, bere obra gazteen artean zabaldu.
San Pedroko elizan, 20:00etatik aurrera, Zarautz Abesbatza ariko da. Escudero, jaiotzez donostiarra izan arren, Zarautzen bizi zen. Musika sakroan, Misa in Re in Honoris Sancti Mamesi-ren sei pieza interpretatuko dituzte, Inazio Goenaga bakarlari dela eta Joxe Iturria organoan dela.
Polifoniari eta folkloreari dagokionez, zazpi pieza interpretatuko dituzte. Teklatuan Antxon Sarasua, klarinetean Axel Eizmendi eta flautan Eriz Eizmendi ariko dira.
Otxotea eta omenaldia
Ondartxok biharko antolatu duen ekitaldia Karnaba otxotearen kontzertua izango da. Hori ere elizan izango da, 20:00etatik aurrera. Otxotea, izen horrekin, orain dela hiru sortu zen Errenteria-Oreretan. 1995ean sortu zen Eguzkilore otxotearen lekukoa hartu zuen, eta Errenteria-Oreretan 1960ko hamarkadan sona hartu zuen otxotearen izena jarri zioten hamalau urte beranduago.
Ugarteri omenaldia
Musika Abesbatza Astearen aurtengo ekitaldiari bukaera emateko ekitaldia etzi eguerdian izango da. San Pedro elizako mezaren ondoren, Ricardo Ugarte eskulturgile sanpedrotarra omenduko dute. Izan ere, pasa den abuztuaren 9an 70 urte bete zituen sortzaileak, eta egin duen lana aitortuko diote omenaldi xume batekin herritarrek.
