Sorturen abiatze prozesuaren lehen bilera egingo dute larunbatean
Larunbat honetan egingo dute Muara elkartean Sortu alderdiaren abiatze prozesuari dagokion lehen bilera Hondarribian, 09:00etan hasita. Alderdi berriaren oinarri ideologikoaren inguruko ponentziaz jardungo dute. Ezker abertzaletik dei egin diete euren ...
Larunbat honetan egingo dute Muara elkartean Sortu alderdiaren abiatze prozesuari dagokion lehen bilera Hondarribian, 09:00etan hasita. Alderdi berriaren oinarri ideologikoaren inguruko ponentziaz jardungo dute. Ezker abertzaletik dei egin diete euren jarraitzaileei eztabaidan parte hartzeko eta jakinarazi dute ponentzia interneten eskuragarri dutela, helbide honetan.
Bestela, gaur (asteartea) Irunen Martin Garitano buru izango duen aldundiaren ordezkaritza batek foru erakundearen aurrekontuak aurkeztuko dituztela Irungo Amaian, 19:00etan. Irailaren 25ean bertan izan ziren, “herritarren ekarpenak jasotzeko” herriz herri egindako errondaren barruan. Gaur, foru kontuen proposamena azalduko diete herritarrei. Hitzordua irekia da.
