‘Eta Karmele?’ antzezlana emango dute Antxoko Kultur Etxean
Eta Karmele? antzezlana eskainiko dute larunbatean, 19:00etatik aurrera, Antxoko Kultur Etxean. Harremantxotarrak taldekoek oholtzara eramango dute Samara Velteren gidoia. Azaroaren 25aren harira antolatu dute. Obraren protagonistak auto baten barruan ...
Eta Karmele? antzezlana eskainiko dute larunbatean, 19:00etatik aurrera, Antxoko Kultur Etxean. Harremantxotarrak taldekoek oholtzara eramango dute Samara Velteren gidoia. Azaroaren 25aren harira antolatu dute.
Obraren protagonistak auto baten barruan dauden bi emakume dira, Karmeleren zain daudenak. Karmele, ordea, ez da agertzen, eta emakumeak larritzen hasten dira. 50 minutukoa da antzezlana, eta sarrerak hiru euro balio ditu.
