Naiara Casik bikain hasi du txakurkroseko denboraldia

espainiako kopako lehen lasterketa irabazi duAzaroan sartu bezain laster hasi da txakurkros denboraldia, eta Oarsoaldeko ordezkariak goi mailan dabiltzala erakutsi zuten. Naiara Casik, hain zuzen, Espainiako Kopako lehen lasterketan garaile izan zen, Zizurren (Nafarroa). Lasterketa hori hilaren 10 eta 11ean jokatu zuten, eta egun bakoitzean 5 kilometro egin behar izan zuten korrika. Handik hurrengo astera, Urrozen izan zen lehia, Nafarroako Txapelketa, hain zuzen. Iban Angulo Txakukrosa Oarsoaldean taldeko ordezkariak laugarren bukatu zuen, lasterketan hainbat arazo pasatu ondoren. Espainiako Kopa Abenduak 15-16: Vallgorguina (Bartzelona, Herrialde Katalanak). 7 kilometro. Urtarrilak 13: Liencres (Kantabria, Espainia). 6 kilometro. Urtarrilak 27: Pasai Donibane. 7 kilometro. Otsailak 17: Covarrubias (Gaztela eta Leon, Espainia). 7 kilometro Martxoak 3: Rodeiro (Pontevedra, Galizia). 6 kilometro. Gipuzkoako Liga Abenduak 9: Donostiako Txakurkrosa (Ulia) Urtarrilak 20: Zumaiako Txakurkrosa Urtarrilak 27: Jaizkibelgo Txakukrosa Otsailak 24: Tolosako Txakurkrosa Martxoak 10: VI. Errenteriako Txakurkrosa Martxoak 31: II. Oiartzungo Txakurkrosa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.