Gutuna: “Kutxatzen jarraitu nahi dut”
Lezoko atez ateko zabor bilketaren asmoen harira, kutsatzen jarraitu nahi dudala adierazi nahi nuke. Zertarako lortu atez ateko sistemaren bidez %80ko birziklatze tasa, bosgarren edukiontziarekin %30koa lortuko badugu? Naturarekiko errespetagarriagoa, merkeagoa eta garbiagoa den sistemarik ez dut nahi. Ondorengoak niri bost! Egungo egoera ekonomikoa ikusita, nahiago dut gure administrazioek 400 milioi eurotik gora errauste plantan alferrik xahutzea, gastu horren erdiarekin bestelako sistemak martxan jartzea baino; ez genuke jakingo-eta zertan gastatu! Bestela ere nahikoa inbertitzen dugu hezkuntzan, osasunean, ikerkuntzan, gizarte laguntzetan, besteekiko elkartasunean… Errauts toxikoak arnastu nahi ditut! Hauek dituzten onurez jakitun, Lezoko Udalari eskatzen diot, arren, tramiteak has ditzan errauste planta handi bat, ahalik eta handiena, herrian jartzeko, ea horrela alemaniarrei gailentzen gatzaizkien zaborren inportazioan (ez langabezian soilik, zer demontre!). Pildaingo orubea, herri baratzeen eremua, Plazeta edo Altamirako futbol zelaiak, interesgarriak dira horretarako. Gu guztiok osasuntsu eta adimentsuagoak izango ginateke, Algeposa eta termikaz gain, beste tximinia onuragarri bat edukiko bagenu. Eskerrak eman nahi dizkiet, Lezon ez bezala, Superportua, AHT eta errauste plantaren proiektuetan prozesu parte hartzaile izugarri aberasgarriak bultza dituzuen agintariei. Mila esker ingurumena suntsitzeko eskubide unibertsala bermatzeagatik! Eskerrik asko, halaber, Lezo Garbiako kideei egun hauetan izaten ari zareten jarrera iraingarri-eredugarriagatik. Benetan, nire hautua indartu duzue! Ager Arrieta. Lezo
Lezoko atez ateko zabor bilketaren asmoen harira, kutsatzen jarraitu nahi dudala adierazi nahi nuke.
Zertarako lortu atez ateko sistemaren bidez %80ko birziklatze tasa, bosgarren edukiontziarekin %30koa lortuko badugu?
Naturarekiko errespetagarriagoa, merkeagoa eta garbiagoa den sistemarik ez dut nahi. Ondorengoak niri bost! Egungo egoera ekonomikoa ikusita, nahiago dut gure administrazioek 400 milioi eurotik gora errauste plantan alferrik xahutzea, gastu horren erdiarekin bestelako sistemak martxan jartzea baino; ez genuke jakingo-eta zertan gastatu! Bestela ere nahikoa inbertitzen dugu hezkuntzan, osasunean, ikerkuntzan, gizarte laguntzetan, besteekiko elkartasunean…
Errauts toxikoak arnastu nahi ditut! Hauek dituzten onurez jakitun, Lezoko Udalari eskatzen diot, arren, tramiteak has ditzan errauste planta handi bat, ahalik eta handiena, herrian jartzeko, ea horrela alemaniarrei gailentzen gatzaizkien zaborren inportazioan (ez langabezian soilik, zer demontre!).
Pildaingo orubea, herri baratzeen eremua, Plazeta edo Altamirako futbol zelaiak, interesgarriak dira horretarako. Gu guztiok osasuntsu eta adimentsuagoak izango ginateke, Algeposa eta termikaz gain, beste tximinia onuragarri bat edukiko bagenu.
Eskerrak eman nahi dizkiet, Lezon ez bezala, Superportua, AHT eta errauste plantaren proiektuetan prozesu parte hartzaile izugarri aberasgarriak bultza dituzuen agintariei. Mila esker ingurumena suntsitzeko eskubide unibertsala bermatzeagatik! Eskerrik asko, halaber, Lezo Garbiako kideei egun hauetan izaten ari zareten jarrera iraingarri-eredugarriagatik. Benetan, nire hautua indartu duzue!
Ager Arrieta. Lezo
