Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Joseba Errekalde: «Denek egin beharko genuke tarteka analisia»

Abenduaren 1a, larunbata, Hiesaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Gaia kalera aterako du Harri Beltza elkarteak, beste behin. Hala ere, prebentzioaren garrantzia gogorarazi du elkarteko presidenteak.  Joseba Errekalde (Oiartzun, 1963) Harri Beltza elkarteko presidentea da. Urteak daramatza hiesaren aurka borrokan, eta GIB Giza Immuno-eskasiaren Birusa duten pertsonen integrazioa eta bizitza kalitatea hobetzeko lanean. Larunbata, Hiesaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Egoerak hobera egin arren, oraindik lana dago egiteke bere iritziz. Kalera ateratzen da hiesaren gaia abenduaren 1ean, baina urte osoan ere lanketa egiten duzue. Egia da abenduaren 1ekoa, baina argi dago honetan ari garen elkarteen lana urte osokoa ere badela, ezinbestez. Alde batetik, prebentzioa dago. Bestetik, kaltetuen bizitza kalitatea hobetzeko saiakera dago. Hori egunerokotasunean ematen da. Egun bakarrera mugatzea ekiditeko, udaberri-udako kanpaina jarri genuen martxan. Uztailaren 31ren inguruan kontzertua antolatzen dugu. Hiesaren gaia normalizatu da. Ez agian behar bezainbeste, ezta? Egia da, zerbait normalizatu dela. Baina bi ardatz izango lituzke normalizazio horrek. Batetik, ohitu egin garela. Horretan pena handiarekin esaten dut, ohitu garela, baina aldatu gabe. Ohitu egin gara hiesaz aritzera, hiltzen ez garelako. Horrek arazoari intentsitate handia kendu dio, eta beldurraren eragin handi bat ere kendu du. Baina ikasi al dugu? Erabat ez dugu ikasi bide horretan, oraindik urtero 200 pertsona [...]

nagore vega
Oarsoaldea
2012/11/28

Abenduaren 1a, larunbata, Hiesaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Gaia kalera aterako du Harri Beltza elkarteak, beste behin. Hala ere, prebentzioaren garrantzia gogorarazi du elkarteko presidenteak.

 Joseba Errekalde (Oiartzun, 1963) Harri Beltza elkarteko presidentea da. Urteak daramatza hiesaren aurka borrokan, eta GIB Giza Immuno-eskasiaren Birusa duten pertsonen integrazioa eta bizitza kalitatea hobetzeko lanean. Larunbata, Hiesaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Egoerak hobera egin arren, oraindik lana dago egiteke bere iritziz.

Kalera ateratzen da hiesaren gaia abenduaren 1ean, baina urte osoan ere lanketa egiten duzue.
Egia da abenduaren 1ekoa, baina argi dago honetan ari garen elkarteen lana urte osokoa ere badela, ezinbestez. Alde batetik, prebentzioa dago. Bestetik, kaltetuen bizitza kalitatea hobetzeko saiakera dago. Hori egunerokotasunean ematen da. Egun bakarrera mugatzea ekiditeko, udaberri-udako kanpaina jarri genuen martxan. Uztailaren 31ren inguruan kontzertua antolatzen dugu.

Hiesaren gaia normalizatu da. Ez agian behar bezainbeste, ezta?
Egia da, zerbait normalizatu dela. Baina bi ardatz izango lituzke normalizazio horrek. Batetik, ohitu egin garela. Horretan pena handiarekin esaten dut, ohitu garela, baina aldatu gabe. Ohitu egin gara hiesaz aritzera, hiltzen ez garelako. Horrek arazoari intentsitate handia kendu dio, eta beldurraren eragin handi bat ere kendu du. Baina ikasi al dugu? Erabat ez dugu ikasi bide horretan, oraindik urtero 200 pertsona inguru GIBdun multzo horretan sartzen baitira EAE Euskal Autonomia Erkidegoan. Aipatzekoa da, kutsatzen diren pertsona berri horietatik erdia inguru gizonen arteko sexu harremanak dituztenak direla. Eta hori oso datu gogorra eta potoloa da. Esan nahi du, praktika mota horretan, denak ez direla prebentzioa martxan jartzen ari. Denek dakigu gure gizartearen erdia ez dela homosexuala. Lan berezia egiten ari gara, denen artean jarrera horiek aldatzeko. Beste aldetik, alderdi positibo bat ere badauka normalizazio horrek. Hasieran, sekulako sufrimendua zegoen GIBdunen inguruan. Pixka bat hobera joan dira gauzak. Baina, nik nahi baino gutxiago. Diskriminazioak jarraitzen du. Jendeak oraindik uste du hori ez dela bere arazoa, homosexualen eta bizitza txarreko jendearen zerbait dela. Transmisio bideak ez dauzka oso argi. Izan zaitezke mundu honetako santurik santuena, baina egun batean sexu harreman bat babestu gabe izan… eta egin duzu egin behar ez zenuena.

Nola bizi da GIBdun pertsona bat?
Pertsona bakoitzak ezberdin bizi du. Batzuk oraindik borroka bizian daude, ezin dute onartu gertatzen zaiena. Beste batzuk, karga familiarrak dauzkate eta ez dute dirurik aurrera ateratzeko. Horientzat, arazo nagusia ez da GIBdun izatea. Nire kasuan, nire izaeragatik eta nire militantzia eta borroka delako, prentsan ateratzen naiz. Medioak berdinak dira denentzat erkidegoan, gutxi gorabehera. Baina bakoitzaren izate sozio-ekonomiko horretan, eta kulturalean ere, ezberdin bizi dugu.

Zer egin behar du GIBa izan dezakeela pentsatzen duen pertsonak?
Denek egin beharko genuke tarteka analisia, eta duda izanez gero gehiago. Tarteka GIB/Hiesaren proba egin behar dugu, eta beti preserbatiboa erabili. Proba egiteko farmaziak daude, hiesaren plana dago Donostian, eta horretarako elkarteak daude. Guregana ere jo dezake. Ona da proba egin aurretik hitz egitea, bestela jendea urduri jartzen baita. Horretaz hitz egitea osasungarria da. Bizitzak aurrera egin dezala, baina jakinda beti non gabiltzan.

Harri Beltzaren hurrengo erronkak zeintzuk dira?
Mantentzea. Egin ditugu etxeko lanak, murrizketak… Argi eta garbi izan dugu zeintzuk diren gure lehentasunak. Ulertzen dugu gu bezalako elkarte bat bertan behera geratuz gero, oso zaila litzatekeela berriro martxan jartzea.Gainera, gizartearen kalterako litzateke. Lehenesten ditugun ekimenak egiteko gaitasuna badugu, horretan gabiltza.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.