Pasaiako termikak aste honetan utziko dio ikatza erretzeari

Pasaiako zentral termikoak aste honetan izango du azken lan eguna, data zehaztu gabe, Espainiako Industria Ministerioak Iberdrolari ixteko baimena eman ondoren (orain dela sei hilabete eskatu zuten). Erabakia hilaren 21ean hartu zuen gobernuak, hilabet...

Pasaiako zentral termikoak aste honetan izango du azken lan eguna, data zehaztu gabe, Espainiako Industria Ministerioak Iberdrolari ixteko baimena eman ondoren (orain dela sei hilabete eskatu zuten). Erabakia hilaren 21ean hartu zuen gobernuak, hilabetetan aztertu ondoren, eta Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak atzoko plenoan jakinarazi zuenez, hurrengo egunean deitu zioten enpresa elektrikoko arduradunek albistearen berri emateko. Udalak zentraleko 67 langileei buruzko kezka azaldu zion konpainiari, eta Bizkaiko zein Gipuzkoako beste hainbat lantokitan kokatuko dituztela erantzun zien.Tximinia zuri-gorria historia izango da hemendik urte batzuetara

Bihar bertan egingo dute Iberdrolako eta udaleko ordezkarien arteko bilera, termikaren azpiegituraren desegiteaz hitz egiteko, eta horretarako behar diren lizentzia eta beste hainbat tramitez aritzeko.

Azken egunetan ohi baino ke beltzagoa bota du termikaren tximiniak. Alkateak jakinarazi duenez, enpresak esan zien “askoz merkeagoa” zela bertan erretzea stockean zuen ikatza, garraiatzea baino, eta horretan ari dira. Tutu erraldoi zurigorriaren azken hatsa izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.