Etxe kaleratzeak gelditzeko eskatu du udalak
Etxe kaleratzeak bertan behera uzteko exijitu du udalak. Atzoko udalbatzarrean, azarokoan, mozioa aurkeztu zuen Bilduk gaiaren harira, eta aurrera atera zen gobernu taldeko zazpi kideren aldeko botoekin. EAJ eta H1! abstenitu egin ziren. Mozioarekin ba...
Etxe kaleratzeak bertan behera uzteko exijitu du udalak. Atzoko udalbatzarrean, azarokoan, mozioa aurkeztu zuen Bilduk gaiaren harira, eta aurrera atera zen gobernu taldeko zazpi kideren aldeko botoekin. EAJ eta H1! abstenitu egin ziren.
Mozioarekin batera, hainbat konpromiso hartu ditu udalak: legedia aldatzeko exijitu du; alokairuetan ematen diren etxegabetzeak ere bertan behera uzteko eskatu du; kreditu entitateekin duen harreman instituzionala, ekonomikoa eta elkarlana berrikusiko ditu, gaiarekin duten jarreraren arabera; herritarrei informazio zehatza emateko konpromisoa hartu du; laguntza eta balibideak emango dizkie; etxegabetzeen aurka lanean ari diren eragileekin elkarlanean ariko da udala; eta subiranotasun politikoa eskatu du, etxebizitza politika propioa egin ahal izateko.
EAJk beste mozio bat aurkeztu zuen: «Etxegabetzeen inguruan legedia aldatzeko» eskatzen du mozioak, eta «bitarte horretan etxegabetzeak bertan behera uzteko, baita udalak finantza erakundeekin dituen harremanak berraztertzeko ere». EAJk eta H1!ek alde bozkatu zuten, eta Bilduko zinegotziak abstenitu egin ziren.
