Portuko elizan abestuko dute Xatzek eta Eskifaiak
Gabonetako kontzertu berezia emango dute Xatz eta Eskifaia abesbatzek larunbatean, Portuko elizan. Sarrera doan izango da eta 20:30ean hasiko da, baina emanaldia hasi baino zertxobait lehenago joatea komeni da, lekua hartzeaz gain, abeslarien jardunean...
Gabonetako kontzertu berezia emango dute Xatz eta Eskifaia abesbatzek larunbatean, Portuko elizan. Sarrera doan izango da eta 20:30ean hasiko da, baina emanaldia hasi baino zertxobait lehenago joatea komeni da, lekua hartzeaz gain, abeslarien jardunean ez eragiteko.
Duen akustikagatik eta entzuleen gertutasunagatik gustura aritzen dira Xatz zein Eskifaiakoak Portuko elizan. Hala, Gabonetako kontzertuaz gain, Santa Zezilian ere abesten dute bertan.
Hilaren 29an Caritasen alde
Hilaren 29an, larunbata, beste kontzertu bat izango da Portuko elizan, 20:30ean ere. Egun horretan Donostiako Hondore abesbatzak eta San Inazio Eskolaniak abestuko dute, Sport Mundi GKEk antolatutako ekitaldian. Dirua bildu nahi dute, Caritasen eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren bitartez beharra dutenen artean janaria banatzeko.
