Antxoko anbulatorioaren aparkalekua egunez ere zabalduko dute
Molinao erreka ondoan hasi dira frontoiaren lanak egiten; arkitektoek hitzaldia emango dute Antxoko Molinao Erreka Parkean aurreikusitako frontoiaren obrak egiteko lehenengo hondeamakinak atzo hasi ziren lanean. Lehenago, baina, ingurua ibilgailuz hustu zuten. Horregatik, aparkatzeko arazoak egongo direla onartu du udal gobernuak, eta «nahiz eta sakonago aztertu behar den», hainbat irtenbide prestatu dituzte. Horrela, anbulatorioaren parean dagoen aparkalekuan egun osoz aparkatu ahal izango da (orain arte gauetan bakarrik egin zitekeen). Oinezkoak bertara iristen errazteko pasabide bat atonduko dute urtarril hasieran. Bi eskaera ere egin dituzte: Antxora doazenek garraio publikoa erabiltzeko, eta autoa Antxon aparkatzen duten kanpotarrei bere herrian aparkatzeko. Bestalde, VAUMM arkitekto taldeak proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu urtarrilaren 9an, 19:00etan, Kultur Etxean egingo den bileran.
Molinao erreka ondoan hasi dira frontoiaren lanak egiten; arkitektoek hitzaldia emango dute
Antxoko Molinao Erreka Parkean aurreikusitako frontoiaren obrak egiteko lehenengo hondeamakinak atzo hasi ziren lanean. Lehenago, baina, ingurua ibilgailuz hustu zuten. Horregatik, aparkatzeko arazoak egongo direla onartu du udal gobernuak, eta «nahiz eta sakonago aztertu behar den», hainbat irtenbide prestatu dituzte.
Horrela, anbulatorioaren parean dagoen aparkalekuan egun osoz aparkatu ahal izango da (orain arte gauetan bakarrik egin zitekeen). Oinezkoak bertara iristen errazteko pasabide bat atonduko dute urtarril hasieran. Bi eskaera ere egin dituzte: Antxora doazenek garraio publikoa erabiltzeko, eta autoa Antxon aparkatzen duten kanpotarrei bere herrian aparkatzeko.
Bestalde, VAUMM arkitekto taldeak proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu urtarrilaren 9an, 19:00etan, Kultur Etxean egingo den bileran.
