Ehiztarien mozioa atzera bota eta Ulian ehiza debekatzeko erabakia berretsi du udalak

Lepo izan zen atzo Antxoko Kultur Etxea. Han egin zen udalbatzarra, eta gobernu taldea eta oposizioko hautetsiek ez ezik, ehiztari ugari bildu zen plenoa jarraitzera. Eguzki taldeko ekologistak, bestelako herritarrak, eta Aldundiko hainbat ordezkari ere izan ziren bertan, publiko artean. Izan ere, Usoa eta Galepertarrak elkarteek Ulian ehiza berriro baimentzeko eskatuz aurkeztutako mozioa zegoen erabaki beharrekoen artean. Iazko urrian Ulian ehiza debekatzen zuen mozioa onartu zuen udalbatzarrak, Bilduren ekimenez eta Pasaiako Ezkerraren babesaz. Erabaki horrekin Pasaiako Udalak Uliako hiri parkea babesteko apustua egin zuen, Eguzki Talde ekologistaren eskariz. Erabakiak, baina, herriko ehiztarien haserrea piztu zuen, eta orduz geroztik, hainbat protesta burutu dituzte ehiztariek udalak urrian hartutako erabaki haren kontra, azkena atzoko udalbatzarrean. Udalak debekuaren erabakia haien iritzia kontuan hartu gabe hartu duelako kexu agertzen dira ehiztariak, eta hori leporatu zioten behin eta  berriz gobernu taldeari atzoko udalbatzarrean. Erabakia beraiekin hitz egin gabe hartu izana da ehiztarien haserrea piztu duena. “Adarra jotzea iruditu zaigu udalaren jarrera. Formetan jokaera penagarria izan da”, salatu zuten. 2009an udalak Uliako ehiza postuen egoera aztertzeko eta horien berri txosten batean jasotzeko akordioa hartu zuela gogoratu zioten gobernu taldeari oposiziotik, eta akordio hori gaindituz, debekuaren alde egin izana leporatu zioten. Izan ere, EAJk, PPk eta PSE-EEk  ehiztarien [...]

admin

Uholdeen kalteak oraindik konpondu gabe daudela salatu du Eguzkik

Azaroko uholdeek kalte ugari sortu zituzten, batik bat, ibaiaren ondoko auzoetan, eta oraindik, kalte guztiak ez direla konpondu salatu du Eguzki talde ekologistak. Sei hilabete horietan “kalte ekonomikoak konpontzeko bidean” jarri dituztela iritzi dio; ez, ordea, “ingurumenean sortutako kalteak”. Orduz geroztik Fanderian dagoen errotara doan erreka hustua dagoela azaldu du, eta auzoa eta Alcamporen artean zegoen presaren aztarnak ere ibaian jarraitzen dutela. Beharrezkotzat jo du kalteak konpontzea, “errekaren biotopoa bizirik irauteko”. Udaran ur emaria gutxituko dela arrazoituta, neurriak “lehenbailehen” hartzeko eskatu du.    

admin

EATek bi domina lortu ditu Gipuzkoako txapelketan

Asteburuan Ordizian zein Anoetan jokatu dute Gipuzkoako Helduen Mailako Txapelketa, eta EAT Errenteriako Atletismo Taldeak bi brontzeko domina lortu ditu: Jose Cazorlak jauzi hirukoitzean, eta emakumeen taldeak 4×100 erreleboan. Ordizian lortu zut...

admin

Argia moztuko dute ostiral goizaldean Elizalden

Osteguneko 24:00etatik ostiraleko 06:00ak arte argi mozketa izango da Elizalde auzoko honako kale hauetan: Yon Oñatibia etorbidea; Iparralde etorbidea; Manuel Lekuona etorbidea; Mendiburu kalea; Rafael Pikabea etorbidea; Doneztebe plaza; Landetxe plaz...

admin

Arcachonera bidaia antolatu du Ascuregik

Trintxerpeko Ascuregi aisia elkarteak Arcachoneko (Frantzia) ur parkera bidaia antolatu du hilaren 23rako. Plazek muga dutela jakinarazi dute elkarteko kideek, eta izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar dela: 685 77 93 98 (Juan Carlos). Bi...

admin

Artisau Azoka antolatu dute bihartik igandera arte Niessenen

Artisau azoka egingo dute Niessenen

admin

Biolin eta tronboi saioak, gaur, Kontserbatorioan

Gaur, Udal Kontserbatorioko biolin ikasleek entzunaldia egingo dute Musika Eskolan, 18:30ean. Ondoren, 20:00etan, Xabier Etxeberria tronboi ikasleak errezitaldia emango du, Goi Gradoa bukatzeko. Bi saioak doan dira.

admin

Madalenetako programa Michelena Graficas-ek egingo du

2012ko madalenetako egitaraua nork egingo duen jakinarazi du Irune Balentziaga Kultura zinegotziak, eta Michelena Graficas SL izango da. Era berean, egitarau horretan txertatzen den publizitatea ere enpresa berak kudeatuko du. Horrenbestez, gogorarazi ...

admin

‘Le ventre de papa’ komedia ostegun hontan Mendi Zolanen

Hilaren 14an, ostegunarekin, Le ventre de papa antzezlana taularatuko dute Mendi Zolan kulturgunean, 20:30ean hasita, 2011-2012 Kultur Sasoiaren barruan. Komedia gazi-gozoa da, umorezko unez betea, baita eguneroko bizitzan agertzen diren larritasunetaz...

admin

Euskara sustatzeko diru-laguntzak eskatu daitezke

Hondarribiko Udaleko Euskara zerbitzuak hizkuntza honen erabilera sustatzeko diru-laguntzen deialdia ireki du. Udalak guztira 19.832 euro bideratuko ditu deialdi honen baitan dauden euskararen erabilera sustatzeko helburua duten bost ataletara. Horien...

admin

Udako ordutegia BAZen irailaren 15a arte

Larunbatetik hasita eta irailaren 15a arte, Biztanlearen Arreta Zerbitzuak udako ordutegia izango du. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30etara irekiko dute eta arratsaldez eta larunbatetan itxita egongo da.

admin

Irundarren %63k erabiltzen ditu beti zebra bideak

Gizarte Agenteek hiru asteko kanpaina egin dute —urteko laugarrena—, hiritarren mugikortasun ohituren berri izateko, eta informazioa emateko. Informazioaren alorrean oinezkoen auto harrapatzeak saihesteko segurtasun neurriak jakinarazi dituzte, eta...

admin

Emakumeen indarkeriaren kontrako elkarretaratzea, larunbatean

Emakumeen indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute larunbatean, 12:00etatik aurrera, Zabaltza plazan. Udaleko Ongizate Aholku Batzordeak eta hiriko emakume taldeek antolatu dute elkarretaratzea, hilabetero bezala.

admin

Iñigo Segurolaren ‘Ekilore’ erakusketa, Makutxon

Ekilore izeneko erakusketa jarri du Iñigo Segurolak Makutxon: egunkarietatik moztutako paper zatiekin osatu ditu koadroak. Uztailaren erdialdera arte egongo dira jarrita tabernako paretetan. Egileak ez ditu salgai jarri.

admin

Ostiralean irekiko dute udako igerilekua

11:00etan irekiko dute. Irailaren 15era arte egongo da zabalik. Ekainean, abuztuan eta irailean, 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita, eta uztailean 10:00etatik 21:00etara.

admin

Altzibarko jaietan hautatuko dute Gaztelekuko abesti onena

Ikasturtean zehar, Nuendo ikastaroa egiten aritu dira Gaztelekun. Musika eta abestiak egiten ikasteko programa da Nuendo. Ikastarotik, hiru abesti atera dira. Hiru horiek Facebook-en jarri dituzte Gaztelekuko kideek, jendeak gustukoena aukera dezan. Hi...

admin

Dantza tailerrak antolatu ditu Kukaik uztailerako

dantza taillerrak egingo ditu kukaik uztailean

admin

Aldundiak eta Alardezaleak elkarteak herritarrak sentsibilizatu nahi dituzte

Joan den ostiralean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Alarde Parekidearen ordezkari bezala agertu zen Alardezaleak elkarteak hitzarmena sinatu zuten Donostian, “emakumeek beren herriko jaietan berdintasun egoeran parte hartzeko duten eskubideez herritarrak sentsibilizatzeko” xedearekin. Akordioarekin aldundiak babesa eman dio Alarde Parekideari. Aldunditik Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Laura Gomez Berdintasuneko foru zuzendariak sinatu zuten hitzarmena. Alardezaleak elkartetik, Jose Manuel Alberdi presidentea, eta Xabier Kerexeta eta Miren Tolosa elkarteko batzordeko kideak izan ziren Donostian. Garitanoren esanetan foru erakundearen laguntza lehenago iritsi behar zen. “Irungo Alarde Parekideak eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiak aspaldi jaso behar zuten Gipuzkoako erakunde gorenaren laguntza, eta bidegabekeria historiko hori konpontzeko garaia iritsi da”, adierazi zuen Garitanok. Hitzarmenak ezarritakoaren arabera, Irungo Alarde Parekideak 30.000 euroko diru laguntza jasoko du, eta diru hori zertan gastatuko den zehazten du akordioak: batetik, emakumeek herriko jaietan berdintasunean parte hartzeko eskubideaz herritarrak sentsibilizatzeko; bigarrenik, Alarde Parekidea antolatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko partaidetza aldarrikatzeko bitarteko gisa; eta hirugarrenik, emakumeenganako indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko. Ostiralean egindako adierazpenetan, Gobernu Foralak alarde bakarraren alde lan egiteko konpromisoa agertu zuen Laura Gomez berdintasuneko zuzendariak: “Aldundiak konponbidea eman behar dio enkistatuta dagoen, herrietan sortu eta bertako arduradun politikoek eta aurreko foru gobernuek konpondu ez zutena gatazka honi”, esan zuen. Batzar Nagusietan, [...]

admin
Gehiago