Iganderako antolatu dute, estreinakoz, kros hori. Herriko Plazatik abiatuko da lasterketa, 11:00etan, eta toki berean bukatuko da. Guztira 3,5 kilometroko luzera izango du.
Iganderako antolatu dute, estreinakoz, kros hori. Herriko Plazatik abiatuko da lasterketa, 11:00etan, eta toki berean bukatuko da. Ordubete lehenago hasi daiteke izena ematen: helduek euro bat ordainduko dute, eta haurrek doan parte har dezakete. Ibilbidea San Silbestre krosaren berbera da, baina bi itzuli eman beharrean, bakarra emango dute. Guztira 3,5 kilometro izango dira. Bukatzean, manifestu bat irakurriko dute Maialenekoek, eta luntxa egongo da parte hartzaileentzat.
Maialenek EATko kideekin batera aurkeztu du krosa
Ez da saririk egongo, emakumeen taldeko Lydia Boticariok azaldu duenez. “Lasterketa solidarioa eta aldarrikatzailea izango da, genero indarkeriari buruz sentsibilizatzeko eta oharkabean pasa ez dadin”, azaldu du. Gaineratu duenez, 5.500 espetxeratu daude Espainiako Estatuan indarkeria mota horrengatik. “Oso kopuru altua da”, esan du Boticariok, eta krosa aurten hil dituzten 40 emakumeen omenezkoa izango dela iragarri du.
Horrez gain, Boticariok eskerrak eman dizkio Errenteria Atletismo Taldeko Baietz emakume taldeari, krosa antolatzen laguntzeagatik.