2014/11/20

Ikuskan, gaur, beste sei mokadutxo

20:00etatik aurrera, lehiaketarako hautatu dituzten beste sei film labur emango dituzte Alkateordetzan, doan.

olatz mitxelena

Melli atxilotu du Ertzaintzak, amaren etxean zela

Juan Karlos Estevez Melli preso ohi oreretarra 15:00ak inguruan atxilotu dute, Donostiako Altza auzoan. Ertzaintzak atxilotu du. Pasa den azaroaren 11n eman zuen espetxeratzeko agindua Espainiako Auzitegi Nazionalak. Elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, Niessenen eta beste bat larunbatean Martuteneko espetxearen aurrean.

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra lasterka egitera deitu Maialen emakume taldeak

Iganderako antolatu dute, estreinakoz, kros hori. Herriko Plazatik abiatuko da lasterketa, 11:00etan, eta toki berean bukatuko da. Guztira 3,5 kilometroko luzera izango du.

Pasaiako 60 merkatarik euskarak euren zerbitzuaren kalitatea handituko duela baieztatu dute

Euskararen erabilera areagotzeko, eta horrek ematen duen balio erantsiaz herritarrak ohartarazteko kanpaina abian jarriko dute herrian.

olatz mitxelena
TASen agerraldia A25era begira

Indarkeria sexistaren kontra "egiturazko erantzunak ezinbestekoak" direla iritzi dio TASek

Asteartean kalera irteteko deia egin du Txingudi Antisexista plataformak, 19:30ean Zabaltza plazatik irtengo den manifestazioan parte hartzeko; Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren harira egin dute deialdia.

olatz mitxelena

'Isiltasunaren ahotsa' taularatuko dute Lizeoko ikasleek Albaolan

Dantza garaikideko ikuskizuna da, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek sortutakoa, Five days to dance dokumentalean proposatzen duten tailerrean oinarrituta; Ikuskak proposatuta sortu dute koreografia Lizeoko ikasleek, eta proiektuak Albaolaren, Donostia 2016 eta udalaren laguntza jaso du. Emanaldia igande eguerdian izango da.

olatz mitxelena
San Pedro Pysbeko iturria

Hasi dute San Pedro Pysbeko parte hartze prozesua

Parte hartze prozesuaren bigarren eta azken bilera hilaren 29an egingo du udalak San Pedro Pysbeko bizilagunekin.

Gaur San Pedrora jauzi egingo du haur eta nerabeen aldeko jaiak

Gaur da haur eta nerabeen eskubideen aldeko eguna, eta horri lotuta adin txikikoei begirako hainbat jarduera egiten ari dira aste osoan barrutiz barruti.

olatz mitxelena

PSE-EEk Bou Nabarra aparkalekuaren kudeaketa kritikatu du

San Pedroko aparkalekuaren auzia EH Bilduren porrotaren erakusgarri da Pasaiako sozialisten ustez.

olatz mitxelena
Gehiago