Melli atxilotu du Ertzaintzak, amaren etxean zela
Juan Karlos Estevez Melli preso ohi oreretarra 15:00ak inguruan atxilotu dute, Donostiako Altza auzoan. Ertzaintzak atxilotu du. Pasa den azaroaren 11n eman zuen espetxeratzeko agindua Espainiako Auzitegi Nazionalak. Elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, Niessenen eta beste bat larunbatean Martuteneko espetxearen aurrean.
Juan Karlos Estevez Melli preso ohi oreretarra 15:00ak inguruan atxilotu dute, Donostiako Altza auzoan. Ertzaintzak atxilotu du. Pasa den azaroaren 11n eman zuen espetxeratzeko agindua Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Melli otsailaren 3an geratu zen libre,orain berretsi dioten epaiari helegitea jarri ziolako. Espetxean hamabost urte eta erdi eman ondoren. Horietatik hamabi eta erdi Frantziako estatuan eman zituen, eta gainontzekoak Madril eta Alacanten.
Uztailaren 17an deitu zuen Auzitegi Nazionalak deklaratzera, 1994ko gertaera batzuengatik sumarioa ireki ziotelako. Mellik uko egin zion deklaratzeari, Frantziatik Espainiara estraditatu zutenean kausa horren eskaera ez zutelako egin. Preso ohiak konfiantza zuen auzia bertan behera utziko zutela. Urriaren 15ean idatzi zuten epaia, baina azarora arte ez zioten abokatuari jakinarazi. Pasa den asteko asteartean eman zuen Auzitegi Nazionalak preso ohia atxilotzeko agindua, erdizka bete zuen zigorra osorik bete dezan. Horrenbestez, sei urteak bete beharko ditu Mellik, eta hiru falta zaizkio.