



Hondarribiko futboleko lehen taldeak Anaitasunaren kontra galdu du, kanpoan. Lehen Erregionalekoak, aldiz, Pasaian irabazi eta datorren urtean Preferenten jokatzeko urrats handia eman du. Eskubaloian, La Bacaladerak etxeko lanak egin ditu eta Amenabarren hutsa aprobetxatu du bigarren postuan sendotzeko. Ikusi emaitza guztiak.


Zarautzen jokatuko dute asteburu honetan Euskadiko Txapelketako fase finala Ereintza eskubaloi taldeko mutil kadeteek. Fase final horretan ere Espainiako Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu ahal izango dute.
