Colina, Martin, Maia eta Arzallusek bertsoz beteko dute Gezala

Bertso trama antolatu du Mañontzi Bertso Eskolak hilaren 22rako. Sustrai Colina, Alaia Martin, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariak ariko dira Gezala Auditoiumeko taula gainean, 20:00etatik aurrera Josu Goikoetxeak sortutako bertso trama harilkatzen. Sarrerak dagoneko eros daitezke 7 euroan Kultura bulegoan edo webgune honetan.

Apirilaren 30ean aurkeztuko du Kashbadek disko berria

Sorkun Rubio Kashbadeko abeslariak Facebook orrialdean jakinarazi duenez, badaukate data disko berria kaleratzeko: apirilak 30. Disko berria Bonberenea Ekintzak-ekin argitaratuko dutela aurreratu du, eta kontzertu batzuk emango dituztela.

Baserritarren azoka, asteazkenean

oarso bidasoko hitza
Lidia Yarza Oviedo
Irungo Gaztiak eskubaloi taldea

Afrikako emakumeen begirada jasotzen duen erakusketa abiatu du Irungo gaztelekuak

Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak Mujeres que miran goiburuko erakusketa muntatu du Martindozenea gaztelekuko hormetan eta hilaren 28ra arte bisitatu daiteke. Erakusketak koloretako 23 argazki biltzen ditu eta Ginea Ekuatorialeko Bata hiriko zortzi emakumerekin egindako argazki-tailerraren emaitza da.

asier perez-karkamo

Kirolarien aitortza eta Puntaleko kirol gunea konpontzea, udalaren kirol arloko erronkak 2014rako

Hondarribiko Udaleko Kirol Departamentuaren aurrekontua 500.488 eurokoa da aurten, iazkoa baino %4,3 gehiago. Eliteko taldea desagertu den arren, 21.000 jasoko ditu aurten Txingudi Saskibaloia elkarteak, "harrobia lantzeko"

asier perez-karkamo
Gehiago