Nekazariek Mendiburu kalean errenta aitorpena egiteko aukera izango dute

Lurgintza kooperatibako teknikari bat astean bitan egongo da bihartik ekainaren 25a bitarte. Aldez aurretik ordua eskatu beharko da.

eihartze aramendia

Indarkeria matxistarik ez dute nahi Oiartzunen

Hamarnaka herritar elkartu dira txoko feministaren aurrean azken asteetan izandako hiru eraso sexistak salatzeko.

eihartze aramendia

Helena Taberna San Pedron ari da grabatzen

'El contenido del silencio' filmarentzako hainbat eszena filmatu dituzte Arraunlari kalean

olatz mitxelena

Txori kantuak ezagutzeko ibilbidea prestatu dute Arditurrin

Igande honetan, hilak 19, izango da ibilbidea; Mikel Olanok emango ditu azalpenak ibilbidean zehar.

eihartze aramendia

Sarek mural handia egingo du igandean, dispertsioaren kontra

Euren logoa irudikatuko; herritarrei dei egin diete Koldo Mitxelena plazara hurbil daitezen

Poltsak lurrean, protesta gisara

Manifestazioa deitu dute biharko atez atekoaren kontrakoek

"Inposizioarekin bukatzeko" eskatuko dute, eta herri galdeketa eskatu

olatz mitxelena

Pasaiako Udalak errepublika garaiko maistrei aitortza egingo die

'Las maestras de la republica' dokumentalaren proiekzioa antolatu dute datorren astelehenerako

olatz mitxelena

XVIII. Xabier Portugal-Pasaia Hiria olerki lehiaketa martxan da

Uztailaren 10 bitartean bidali daitezke lanak, Trintxerpeko liburutegira

olatz mitxelena

'Jostunak' dokumentala eta kontzertua Txerrimuñoren asteburuko agendan

Larunbatean Street Bastards eta Bietan Egurra taldeekin kontzertua antolatu dute

Correoseko langileak, Oiartzungo plazan

Correoseko langileek pertsonal falta salatu dute

Lan baldintzen okerragotzea salatzeko elkarretaratzeak egiten hasiak dira

olatz mitxelena

Maria Garrapiz: "Gizarte languntzak benetan behar dituztenetzat izan behar dute"

PPren alkategaiarentzako, helbururik garrantzitsuenak "Pasaia eraldatzea eta aktibitate ekonomikoa eta enplegua sortzea" dira.

olatz mitxelena
Gaiteroak Albaolara egindako bisitan, atzean 'Jaizkibel'draga dutela

Pasaiara bisita, gaitaren doinuaz

Donibanen elkartu ziren hainbat eskoletako gaita-jotzaileak, Soinueneak antolatutako topaketan

olatz mitxelena
emakumeen kontrako indarkeria

Herrian izandako eraso sexistak salatu ditu udalak

"Berdintasunean biziko den gizarte bat lortuko badugu, honelako erasoek ez dute tokirik", adierazi du udalak; bat egin du gaur Antiju Morik taldeak deitutako elkarretaratzearekin.

eihartze aramendia

Maria Garrapiz izango da PPren alkategaia Pasaian

Gaur eguerdian aurkeztuko du bere hautagaitza Garrapizek, San Pedron

oarsoaldea

Sagardotegira mendiz joateko irteera antolatu du Basarik

Ereñozuko Larregain sagardotegian bazkalduko dute antxotarrek, mendi buelta egin ondoren

olatz mitxelena

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak Baietz %35! Aukeratu euskaraz bizitzea! kanpaina jarri dute martxan herriko hainbat finantza erakunde eta aholkularitzaren babesarekin.

eihartze aramendia

Memorandra jardunaldiek Errenteria-Oreretako memoria feminista berreskuratuko dute

Ostiralean hasi eta maiatzaren 8ra arte iraungo dute jardunaldiek; ekitaldi andana egingo dituzte Torrekuan

"Erakusketen inguruan, Mexikon antzerki asko dago, horrek funtzionatzen du"

Joxerra Perez de Renteriak Cambios izeneko erakusketa jarri du Oiartzungo udaletxeko areto nagusian, hilaren 30a bitarte. Bere ibilbide profesionalean emandako aldaketa islatzen dute bere lanek.

eihartze aramendia

Bizilagun berriei harrera egiteko Ongi Etorri Gida argitaratu du udalak

Ingelesa, arabiera, errumaniera, gaztelania eta euskaraz argitaratu du gida udalak

Elkarretaratzera deitu du Antiju Morik-ek

Herrian ustez izan diren hiru eraso sexista salatzeko herritarrak mobilizatzera gonbidatu ditu talde feministak.

eihartze aramendia
Gehiago