"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

John Berkhoutek disko berria aurkezteko kontzertua emango du

Estiloa aldatu du taldeak, eta entzuteko aukera datorren ostiralean izango da, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.

John Berkhout.

John Berkhout [Argazkiak: Josu Torrealday]

Bloo Mind izeneko diskoa argitaratu du John Berkhout Oiartzungo boskoteak. Folk eta americana estiloak atzean utzi, eta krautrock, dreampop, R&B eta bestelako estiloak jorratu dituzte lan berrian. Kontzertu pare bat egin dituzte bigarren diskoa atera ondoren, baina aurkezpen kontzertu ofiziala datorren ostiralean izango da. Ez dute nolanahiko agertokia aukeratu: Donostiako Viktoria Eugenia antzokian ariko dira. Pet Fennec ariko da telonero lanetan. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak online eros daitezke. Bestalde, Oarso Bidasoko Hitzak John Berkhouti egindako elkarrizketa argitaratuko du kontzertuaren egunean bertan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.