"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Xanistebanetako txupina botako duena hautatu du jai batzordeak; kartela, herritarren esku

Haurtzaro Ikastolak botako du txupina, 50 urte bete dituela eta. Gainera, xanistebanetako kartela aukeratu dezakete herritarrek, lehen aldiz.

xanistebanetako kartela

Helduen lau kartel eta haurren beste lau hautatu dituzte.

2016/2017 ikasturtean mende erdia beteko da herriko guraso talde batek Haurtzaro Ikastola sortu zuenetik, eta udalerrian euskarazko heziketaren egindako lanagatik aitortza egingo diete. Horrela, Xanistebanetako Jai Batzordeak erabaki du ikastolak izango duela txupinazoa botatzeko ohorea, bozketa batean. Ikastola bera jai batzordeko kide aktiboa da. Kartelaren hautaketa Xanistebanetarako bi hilabete baino gutxiago falta dira, eta jada berritasun bat aurkeztu dute: kartela herritarrek aukeratuko dute, estreinakoz. Oiartzuarren parte hartzea bultzatu nahi dute, herriko festetan are gehiago inplika daitezen. Jai Batzordeko eta kultura munduko hainbat pertsonak helduek egindako lau kartel eta haurrek egindako beste hainbeste aukeratu dituzte, aurkeztu dituzten 39etatik. Fermiñeneko erakusleihoetan ikusteko aukera dago jada. Behin kartelak analizatuta, plaza gurutzatu eta Manuel Bibliotekako hautetsontzietan eman beharko da botoa. 16 urtetik gorako herritarrek helduen kartelari eman beharko diote botoa, eta beheragokoek haurrenari. Ekainaren 23a izango da horretarako azkeneko eguna. Botoa emateko hainbat baldintza jarri dituzte:
  • 16 urtez gorako herritarrek helduen kartelei eman ahal izango diote botoa; 16 urte baino gutxiago dituztenek, haurren kartelei.
  • 16 urtez gorako herritar bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du. Boto paperean izen-abizenak, helbidea, NAN zenbakia, e-posta helbidea eta telefono zenbakia jarri beharko ditu.
  • 16 urte baino gutxiagoko herritar bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du. Boto paperean izen-abizenak, helbidea, adina eta telefonoa jarri beharko ditu.
  • 16 urtez goitiko parte hartzaile guztien artean Oiartzungo ekoizleen gazta eta sagardoa zozkatuko dira.
  • 16 urtez beheitiko parte-hartzaile guztien artean 50 euroko balea zozkatuko da, Urrats paperdendan gastatzeko.
  • Udalak hilaren 24an irekiko ditu bozkak. Lehenengo, irabazleei jakinarazi zaie emaitzak eta ondoren, publiko egingo ditu sarituen izenak eta lanak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.