"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Oiartzun Zutik-ek asanblea egingo du gaur

Gipuzkoako "%99aren mugimenduak" Doneztebe plaza hartuko du gaur arratsaldean.

gipuzkoa zutik

Donostiatik Gipuzkoa osora zabaltzen ari da Gipuzkoa Zutik.

Errauste planta ikur nagusi duen gizarte ereduari alternatiba gisa sortutako Gipuzkoa Zutik mugimenduak herrialde osoan zehar zabaltzen ari da pixkanaka. Oiartzuna ere iritsi da filosofia. Duela aste pare bat oiartzuar talde batek Donostiara joateko deialdia luzatu zuen, Gipuzkoa Plazako —eta inguruko— ekitaldietan parte hartzeko. Orain, baina, udalerriko plaza nagusira eramango dute beste jendarte eredu baten aldarria. Horrela, gaur arratsaldean batzarra egingo du Oiartzun Zutik mugimendu hasiberriak. Doneztebe plazan jarri dute hitzordua, 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.