
Ate irekien jardunaldia egingo dute datorren astearte arratsaldean. Aurrematrikulazio epea apirilaren 28ra arte dago irekita.

Pozoia jarri dute toki estrategikoetan, eta iristeko zailak diren guneetan.

Jose Angel Sanchez zinegotziak adierazi du lanak aurten hasiko direla, eta aldundiak proiektua prest duela.

Oiartzunek Santa Teresa taldea jasoko du etzi eguerdian. Bigarren partida jarraian izango dute etxean, baina ez dute emaitza errepikatu nahi.

Agerraldia egin dute gaur joan den larunbatean Iruñean atxilotutako lau oreretar gazteen gurasoek.

Paperezko Ametsak proiektuaren bitartez, Oiartzundik bidalitako 450 liburu jaso berri dituzte Argentinako Aprazo herrian, eskolako liburutegia hornitzeko.

Larunbata arratsaldean Pasaian da estropada, Koxtapek antolatuta; igandeko estropada, berriz, Tolosan, eguerdian, TAKen eskutik.

Hamalau bozkaleku eta hamazazpi mahai daude guztira Errenteria-Oreretan eta 33. 435 herritar daude deituak bozkatzera.

Iruñean atxilotutako lau gazteen gurasoek deitutako manifestazioarekin jendetzak egin du bat. "Denen artean" etxera ekartzea lortuko dutela esan dute.

Adierazpen bateratua egin dute Mendoza eta Asironek. Gazteen askatasuna eskatu dute, eta indarkeria zein terrorismo kalifikazioa gaitzetsi dituzte.

Bere egoera denbora gehiago ezin dela luzatu salatu du elkarte kristauetako kideek, modu indibidualean sinatutako adierazpen batez.

Gazte oreretarren auzia epaitegi arruntera itzul dadila eskatu dute hiru alderdiek. Indarkeria ekintzak gaitzetsi egin dituzte.

Azken lana aurkezteko kontzertua du bihar Hostoak taldeak, Lezoko Gezalan. Auzolan kultural baten emaitza da ‘Live In Iturriotz’, rock esperimentala, lan kontzeptual baten bueltan


Areto futbolean partida gogorra dute gaur sanjuandarrek; liderrak diren arren, Ataun Troskaetaren kontra dute partida, eta puntutan berdinduta daude.

Etzi izango da Demoarsok antolatutako herri galdeketa. Dena prest dute lau udalerrietan, 16 urtetik gorako 52.000 biztanleek erabakitzeko eskubidea baliatu dezaten datorren igandean.