Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta gaixo dauden presoen etxeratzea eskatu dute

Agerraldi jendetsua egin dute; abuztuan izan zuten Arrietaren egoeraren berri

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2017/09/30
aitzol gogorza mikel arrieta

Esparru askotan lanean ari diren herritarrek hartu dute parte agerraldian.

Agerraldi jendetsua egin dute gaur eguerdian Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian. “Tamalez, azken aldian guk nahi baino maiztasun handiagoarekin elkartzen ari gara Aitzolek [Gogorza] eta bere familiak pairatzen duen injustizia salatzeko”, esan dute, euskaraz eta gaztelaniaz, Eli Pescadorrek eta Lourdes Urangak, hurrenez hurren. Gogorzaren askatasuna eskatzeko pasa den uztailean egindako mosaikoa gogorarazi dute. “Kondena beteta eduki arren, Basauriko espetxean jarraitzen du; bere eta bere senideen giza eskubideak urratzen diharduten bitartean”, salatu dute. Abuztuan, Kepa del Hoyo presoa espetxean hil ondoren, Mikel Arrietaren osasun egoeraren berri izan zutela jakinarazi dute. Arrietak 57 urte ditu, eta Algecirasen espetxeratua dago, Errenteria-Oreretatik 1.100 kilometro baino gehiagora. Hamazazpi urte daramatza kartzelan. Azaldu dutenez, orain dela zazpi urte hasi zen gaixotasun zantzuak izaten, baina espetxe aldaketen ondorioz, ezin zioten jarraipen mediku egokirik egin. Pasa den urtarrilean egin zioten diagnosiaren arabera, Arrietak espondilartropatia kroniko seronegatiboa du. Gaixotasuna larria, sendaezina eta degeneratiboa da. Konponbide klabeetara Gogorzak eta Arrietak gaixotasun ezberdinak dituzten arren, egoera bakarra dela ziurtatu dute bertan bildutakoek: giza eskubideen urraketa. “Gure ustez egoera bateraezinak dira espetxeko egonaldiarekin”, gaineratu dute. aitzol gogorza mikel arrieta 2“Etsipenera kondenatu nahi gaituzte, baina, herri honek aspaldi egin du konponbidearen aldeko hautua. Azken finean,aldarrikatzen duguna honako hau da: espetxe politika konfrontazio klabeetatik konponbide klabeen aldeko urratsak ematea, salbuespen neurriekin amaituz, non giza eskubide guztiak errespetatuak izango diren”, adierazi dute. Horregatik, deia luzatu diete herritarrei, ikusle izatetik protagonista izatera pasatzeko. “Bakoitzak bere eremutik ekarpenak eginez lortuko dugu giza eskubideen urraketarekin amaitzea eta Aitzol eta Mikel etxeratzea. Eta ziur gaude lortuko dugula!”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.