fermin?ene

Oiartzungo Informazio Puntu Turistikoa uztaila eta abuztuan zabalduko dute

Uztailaren 1ean irekiko dute Oiartzungo Informazio Puntu Turistikoa. Museo, ibilbide, gastronomia eta hainbaten berri emango dute.

esku pilota

Herriarteko finalera iristeko aukera dute oiartzuarrek

Larunbatean Zizurkilen jokatuko dituzte finalerdietako itzuliko partidak

frantziako tourra

Bi gurpilen gainean iritsiko dira xanistebanetako txupineroak

Txomin Perurena eta Lasa anaiek botako dute festetako txupina

Iraultza Dantza Taldeak Urdiaingo Kantaia dantzatu eta abestuko dute ostiralean.

Orain arte belar, hemendik aurrera gari

Iraultza Dantza taldeak dantzan eta kantuan egingo dio harrera, Urdiaingo Kantaiarekin, zehazki, udari.

Kioskoa auzolanean berritzen ari dira hainbat gazte. Jakin dutenez, udalak eraisteko agindua eman du.

Kioskoa herriarentzat nahi dute

Goiko plazan dagoen kioskoa eraisteko agindu duela alkateak salatu dute hura auzolanean konpontzen ari diren hainbat gaztek.

elorsoro eremu termoludikoa

Eremu termoludikoa itxita egongo da astelehen eta asteartean

Elorsoroko igerilekuaren konpontze lanek eragingo dute itxiera

LoreTxorta

Lore Txorta elkarteak emakume bat onartu du bazkide

Antxoko elkarte gastronomikoak gehiengo zabal batez hartu du erabakia, atzo, bazkideen ohiko batzar batean.

olatz mitxelena
Emakumeen Birako argazki lehiaketako sariak banatu ditu udalak.

Emakumeen Birako argazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Hemezortzi urtetik gorako kategorian, Aitor Mitxelena izan da irabazlea, hemezortzi urtetik beherako kategorian berriz, Hodei Blanco.

Toti Martinez de Lezea

Liburutegiek udako ordutegiaren berri eman dute

Datorren astetik aurrera, soilik goizez irekiko dute Antxon eta Trintxerpen, eta San Pedrokoa oporrengatik itxiko dute.

olatz mitxelena
Sari banaketa gaur goizean egin dute Errenteria-Oreretako Koldo Mitxelena ikastetxean.

Mugikortasun iraunkorrak saria du

Hiru ikastetxe izan dira joan etorri iraunkor gehien egin dituztenak: Errenteria-Oreretako Koldo Mitxelena ikastetxea (%54,20), Trintxerpeko Karmengo Ama (%53,89) eta Errenteria-Oreretako Telleri Alde (%50,46).

Uztailaren 1ean Gogorzaren alde egingo duten mosaikoan parte hartera deitu dutejokalariek.

[Bideoa] Gogorza etxeratzeko mosaiko erraldoia hurbilago

Uztailaren 1ean mosaiko erraldoia egingo dute Gamon Zumardian Aitzol Gogorza, larri gaixo den preso oreretarra askatzea eskatzeko. Bideoa egin dute.

Joan den hilabetean egin zuten elkarretaratzearen irudia.

Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaren aurka elkarretaratzea

Gorenaren erabakia salatzeko elkarretaratzera deitu du Etorkizunaren Alde plataformak. Bihar egingo dute, 19:00etan Foru plazan.

Sorgin Gauarekin egingo diote harrera udari Gaztañon.

Suaren bueltan udari ongi etorria

Gaztaño, Fanderia, Galtzaraborda eta Iztietan udari ongi etorria emango diote.

Gaur 06:00eraitsi dute Goiko plazako kioskoa.

Kioskoa bota dute

Goiko plazako kioskoa bota dute. Goizean goiz egin dute, 06:00etan, eta auzolanean hura konpontzen ari ziren gazteak heldu direnerako eraitsia zegoen.

Landarbaso Gernika. Ilunetik argi ikuskizunean. Argazkia: Carrera.

Japoniako Karuizawa jaialdian izango da Landarbaso

Karuizawa Choral Festival jaialdira gonbidatu dute, eta horren harira, bira egingo du Japonian abuztuaren 20tik 30era bitartean.

Lujanbio eskuinetik lehenengoa, Anza eta Linazasororekin batera atxilotu zituzten eguneo argazki batean.

Uztailaren 17an askatuko dute Xabier Lujanbio

Foncalenteko (Alacant, Herrialde Katalanak) espetxetik irtengo da oreretarra, lau urte eta erdiko zigorra beteta. Oreretako Udaberria Kalera dinamikak jakinarazi duenez autobusa antolatu dute Alacantera. Landaren eman behar da izena.

eskola.kirola

Oarsoaldeko Eskola Kiroleko batzordea, egungo ereduaren alde

Eskola Kirolan aldaketak egiteko proposamena lantzen ari da aldundian. Oarsoaldeko eragileek, egungo eredua mantendu nahi dute.

antxo.sua

Sua pizteko baimena behar

San Joan bezperan sua pizteko asmoa duten guztiek baimena eskatu behar dute udaletxean.

olatz mitxelena
altzibarko festak

San Joan Bezperan hasiko dira Altzibarko sanpedroak

Ostiral honetan lehen 'entrenamendua' egin, eta hurrengo asteburuan ospatuko dituzte sanpedroak

Gehiago