
Arrakasta itzela. Hala definitu dute antolatzaileek Madalenak Cup txapelketako antolatzaileek atzo egin zuen bigarren ekitaldia.

Zaharren egoitzara joan ohi dira, laguntza ematera eta bizitasuna eskaintzera; Oiartzungo Feministen Asanblada gonbidatu dute sokadantzara

20 urtez azpiko kopako lehen proban, Zaragozan, brontzezko domina lortu zuen; bigarren proban ere domina hori lortu du

Trintxerpen gaur dute jaietako egun handia, Karmengo Amaren eguna. Larunbatean, berriz, Kuadrillen Eguna izan zen, giro apartarekin.

San Juan ezin hobe dabil emakumeen EuskoTren Ligan. Sei estropadetatik seirak irabazi ditu. Orio ondoan izan du beti, baina atzetik.

Eguzkiak berotu ditu Trintxerpeko kaleak jaietako bigarren egunean. Goizeko haurren danborradan, herri kiroletan zein bazkari herrikoian ez zaie energiarik falta izan, ezta urik ere.

Erabaki ahalmena Lezon egongo ez litzaketela ohartarazi dute; "udalaren baliabide eta zerbitzuak negozioa bihurtzea da helburua", esan dute

Zapi horiek bihartik aurrera izango dira salgai 6 euroan.

Iazko babesle berdina mantenduko du San Juan Arraun Klubak Batelerekin.

Sormena ez da inoiz amaitzen, ez behintzat sanjuandarrarentzat. Txikitatik eskulanetan trebea eta sorkuntzan bihurria. Bere marka propioa sortu du: Maridomingi. Eta ideiak milaka ditu.

Argindarra, zehazki, 00:05etik 07:00ak arte moztuko dute.

Retegi Bi Martija bikotea, Artola eta Imazen kontra arituko da lehenik, eta ondoren, Altuna III eta Zabaleta, Olaizola II eta Albisuk osatutako bikotearekin arituko dira aurrez aurre.

500 pertsona inguru elkartu dira meategi inguruan, eta 257k bisitatu dituzte barrunbeak; Emarriren erakustaldiak ikusmina sortu du

Zenbaki hori duen txartelaren jabeak madalenak doan izango ditu eta beste lagun batekin batera, hilaren 21etik 25erako gosari, bazkari, afari, zein poteoa doan izango ditu.

ETE Ligako sailkapen taulan bigarren da Hibaika Donostiarraren atzetik.

Egun luzea dute aurrean oreretarrek, baina goiz goizetik hasi dira alpargatak berotzen. 20 urte bete ditu aurten Erromeria Egunak.

Aiton Borda ustiatu nahi dutenek hilaren 25a baino lehen aurkeztu behar dute eskaera orria udaletxeko erregistroan. Hasteko, urtebeteko esleipena da.

Kriminalitate tasa Bizkai eta Arabak baino baxuagoa du, eta arau hausteen tasa behera egiten ari da 2011z geroztik.

Astelehenetik aurrera, eta hilaren 30era arte, Oiartzungo helduen antzerki eskolan izena eman daiteke; Tessa Andonegi izango da aktorea

Hiru hamarkada baino gehiago dira futbol txapelketa antolatzen hasi zirenetik. Antolakuntzan lekukoa egon zen duela urte batzuk, eta orain parte hartzen duten talde guztien artean banatzen dute ardura