Herritar askoren aitortza jaso du Julen Mendozak, Errenteria-Oreretako alkatetza utzi baino astebete lehenago. Lan horretan eman dituen zortzi urtek eskertu dizkiote.
Pasaiako Dantza Festibalak ez du etenik. Gaur eguerdian ere jendetza bildu da Ibaiondo pilotaleku inguruan, Alkartasuna Dantza Taldearen Zuberoakoa Maskaradaz gozatzeko.
Lezoko gazteenek goiz ederra pasa dute mendekosteen bigarren egunean; mural margoketan zein buruhandi eta erraldoien konpartsan irudi politak bildu ditu HITZAk.
SOS Arrazakeriaren Munduko Arrozak festak aurten ere Zumardia bereganatu du. Mexiko, Maroko, Kolonbia, Honduras, Peru, Guinea Konakry eta Euskal Herriko arrozak dastatzeko aukera izan da.