[Galeria] Korrika hasi dituzte xanistebanak
Bigarrenez jarraian egin dute aurten Gora Xanistebanak Krosa. Haur zein helduen lasterketetan HITZAK irudi ugari bildu ditu.
Xanistebanetarako motorrak berotu zituzten atzo oiartzuarrek, nola gainera. Gora Xanistebanak II. Krosa egin zuten arratsaldean, jaiek eztanda egin aurretik. Heldu zein haurren kategorian hamarka lagunek hartu zuten parte; orotara, 18 urtetik gorako 114 korrikalari lehiatu dira.
Emakumezkoen kategorian, Elena Silbestre (0:19:41) errenteriarra izan da 5 kilometroko ibilbidea zeharkatzen azkarrena. Haren atzetik, Leire Lopez errenteriarra eta Nere Egia donostiarra heldu dira helmugara.
Gizonezkoetan berriz, Aitor Etxeberria (0:16:36) igeldoarra izan da garaile. Bigarren postuan berriz, Jakatik heldutako Iñaki Inda sailkatu da. Brontzezko domina hortaz, Juan Luis Gomez urnietarrak eskuratu du.
Bestalde, Aritz Leonet eta Irati Zabala izan dira aurtengo oiartzuar azkarrenak. Sailkapen osoa ikusteko, sakatu hemen.
HITZA atzoko krosean izan zen, eta bertan irudi sorta bildu zuen. Hona, argazki guztiak: