[Galeria] Has dadila festa!
2019ko xanistebanek jada eztanda egin dute. Done Eztebe plaza lepo beteta utzi dute ehunka eta ehunka herritarrek, jaiei behar bezalako ongi etorria egiteko.
2019ko xanistebanek jada eztanda egin dute. Done Eztebe plaza lepo beteta utzi dute ehunka eta ehunka herritarrek, jaiei behar bezalako ongi etorria egiteko.
Ohitura den bezalaxe, egungo zinegotzien dantzaren ostean iritsi da txupina botatzeko unea. Aurtengoa, gainera, berezia izan da. Udalbatzako kideez gain, orain dela 25 urte dantzatzeko ohitura berreskuratu zuten zinegotziek ere arin-arin eta fandangoa dantzatu dute.
Baina, gaurko protagonista nagusiak Karaezko gonbidatuak izan dira. Karaez-Oiartzun Senidetza Batzordeko kideek bota dute suziria, oiartzuarren txalo zaparradaren artean. Une polit bezain hunkigarria bizitu dute Bretainiako lagunek.
Txupina lehertu bezain laster, herriko gazteek xanpaiaz bete dute herriko plaza. Ikusi jaien hasieran HITZAk bildu dituen irudiak: