Ondarearen Mahaiak orain arte egindakoa errepasatuko du
Datorren ostegunean bilduko da, orain arteko jardueraren balorazioa egiteko: erroten bisita, Arizmendi-Enea, webgunea...
Oiartzungo Ondarearen Mahaia datorren ostegunean, hilak 7, elkartuko da. Bilera 18:00etan izango da, udaletxean.
Balorazio bilera bat izango da, baina aurrera begira dituzten proiektuei begirik kendu gabe.
Honakoak izango dira landuko dituzten gaiak: Ondarearen Mahaia identifikatzeko logoa; urrian Europako Jardunaldien baitan herriko errotak ardatz zituen antolatutako jardueren balorazioa; Oiartzungo ondarea elkartuko duen webgunea sortzeko egitasmoaren garapena; Arizmendi-eneko lanen jarraipena (Oiartzungo ondarearen etxea izango da zaharberritzen ari diren eraikina); San Juan kaperako ondarea; eta Iñaki Arbelaitz zenak etxean gordeta daukan materiala aztertzeko eta antolatzeko lanen bilakaera.
Iaz sortua
Oiartzungo Ondare Mahaia iazko udaberrian sortu zuten, herritar askok egindako eskaerari jarraituz. Oiartzungo Herri Artxiboaren proiektuari lotuta dago.