Larunbateko eraso sexista gaitzetsi du foru aldundiak
Pasa den larunbatean Errenteria-Oreretako emakume baten kontra egindako eraso sexista gaitzetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak prentsa ohar bidez.
Pasa den larunbatean Errenteria-Oreretako emakume baten kontra egindako eraso sexista gaitzetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak prentsa ohar bidez. Laguntza eta babes osoa adierazi dio erasoa pairatu duen emakumeari eta haren gertuko eta senideei, eta indarkeria sexistaren arretarako zerbitzu foralak jarri ditu emakumearen eskura.
Errenteriako Udaleko alderdi politikoek adierazpen instituzionala adostu dute gaur gaiaren gainean, eta horrekin bat egin du aldundiak. Oreretako Mugimendu Feministak gaur arratsaldean deitu duen elkarretaratzean parte hartzera deitu du eta Miren Elgarresta, berdintasuneko foru zuzendaria bertan izango dela jakinarazi du. Gizarte osoaren eta erakundeen konpromisoa eta jarrera aktiboa beharrezkoa dela emakumeen aurkako erasoen aurrean nabarmendu du aldundiak.