Killirikupek eta udalak hitzarmena berritu dute, lau urterako
Urtean 5.000 euroko diru laguntza jasoko du Killirikupe emakume taldeak, emakumeak ahalduntzeko eskola bezalako jarduerak antolatzeko.
Oiartzungo Udalak hitzarmena berritu du Killirikupe emakume taldearekin, lau urterako. Hitzarmena sinatu dute Olaia Lasa Gizarte-Ongizate zinegotziak eta Maria Jesus Aranburu Killirikupeko presidenteak.
Datozen lau urteetan, beraz, Killirikupe emakumeen taldeak Karaez kaleko 2 zenbakiko lokala erabil dezake, eta urtean 5.000 euroko diru laguntza jasoko dute. Hainbat jarduera egiten dituzte urtean zehar, tartean emakumeak ahalduntzeko eskolak.
Killirikupe Emakume Taldea 90. Hamarkada hasieran sortu zen eta emakumeen ahalduntzean aritzen da ordutik. Ikasturte honetan ere, 25 emakume baino gehiago ari dira formakuntza saioetan parte hartzen.